Eduki publikatzailea

Atzealdea Abizenak ere euskaraz

Abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri dugu martxan Tolosaldean UEMAn dauden 23 herrietan

2025·03·18


Abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri dugu martxan Tolosaldean UEMAn dauden 23 herrietan. Dakizuen moduan, Tolosaldean ere asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. Hori dela eta, "Abizenak ere euskaraz" kanpaina jarri dugu martxan eskualde guztian batera, herritarrek euren abizenak era ofizialean euskaraz jar ditzaten.

Badakigu herritar askok udaletik jasotzen duten informazioaren inguruko zalantzak badituzte, udaleko harrerako langileengana jo ohi dutela eta badaezpada ere zu ere jakinaren gainean jarri nahi zintugun.

Hainbat baliabide sortu ditugu udal guztientzako:

- Udal bakoitzerako KARTEL propioa diseinatu dugu (erantsita duzu) herriko bake epaitegiko ordutegi edo kontaktuarekin.

- Prentsa ohar bat sortu dugu informazio guztiarekin: https://labur.eus/AbizenakEuskaraz-Tolosaldea Bertan albisteaz gain, kanpaina osatzeko BIDEOA eta herritarrek abizena aldatzerakoan egin OHI DITUZTEN GALDERAK topatuko dituzue.

Posible da herritarrek bake epaitegiko ordutegiaren edo eman beharreko dokumentuen (errolda agiria eta erregistratuta dauden udalean eskatu beharreko jaiotza agiria) inguruko galderak izatea. Guztia kartelean zein albistean aurki dezakezue. Baina, badira herritarrek egin ohi dituzten galderak ere. Adibidez: Gurasoena aldatuta seme-alabena zuzenean aldatzen al da? edo eskatzaileak lehengo grafiarekin dauzkan agiri guztiak berri egin behar al ditu? Galdera horiek erantzunak ere link horretan topa ditzakezue.