Eduki publikatzailea
Atzealdea EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
2021·11·26
Umeak euskaraz ari dira eta zu?
HAURREN AURREAN HELDUOK HELDU kontziantziatze kanpaina jarri du martxan Topaguneak, azaroaren 22tik abenduaren 5era izango da. Kanpaina honen helburua umeekin gaudenean ere euskaraz aritzea litzateke.
Herrian zehar kanpaina honen kartelak ikusiko dituzue zintzilikatuta, hel diezaiogun ba erronkari eta gure eguneroko hartuemanetan Euskaraz aritzearen garrantziaz jabetu gaitezen.
Abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela aintzakotzat hartuz plan polit bat dugu zuentzat. EUSKARA-NATURA-FEMINISMOA TXIRIKORDATUZ lemapean. Anima zaitezte!