Eduki publikatzailea

XXVI. Olentzerotan jakin-minez

XXVI. OLENTZEROTAN JAKIN-MINEZ: abenduak 3-20

2022·12·05


ABENDUAK 3

BURUARINEN tailerra

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 15:30 eta 18:00

 

ABENDUAK 10

DESGARAIAN taldearen kontzertua

Tokia: Eskolako aterpea

Ordua: 19:00

 

ABENDUAK 11

AZOKA EGUNA

Ordua: 10.00etatik 14:00etara                                    

Non: Plazan (euria bada, frontoian)

Seigarren aldiz egingo da Altzon Azoka Eguna.  Bertako eta inguruko ekoizleak salgai jarriko dituzte beren produktuak: babarrunak, mondejuak, sagarrak, eztia, ogia eta gozokiak, olioa, taloak, garagardoa, pateak, txerrikiak, … baita landareak, eskulanak, jantziak, pitxiak, liburuak, xaboiak, ukenduak … Zer ikusi eta zer erosi ugari izango da.

 

ABENDUAK 12

INAXIO BEGIRISTAIN: BATA ZU ETA BESTEA NI antzerkia eta ERAKUSKETA

Inaxio Begiristain Albisu (Altzo, Borda baserria, 1922 – Alegia, 1984) euskaltzale eta kulturgilea jaio zela 100 urte bete dira aurten.  Bere goratzarre eta  oroimenezko ERAKUSKETA ondu du Alegiako Intxurre Elkarteak, eta BATA ZU ETA BESTEA NI antzerkia berritu. Inaxio gogoratzeko, ezagutzeko eta bere lan handiaren ale esanguratsuetako batez gozatzeko aukera izango dugu Intxurre Elkarteko lagunei esker.

BATA ZU ETA BESTEA NI antzerkia (sarrera txartela hartu behar da. Ostatuan jarriko dira eta bakoitzak gehienez 2 hartu ahal izango ditu)

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 19:00

 

ERAKUSKETA: abenduaren 12, 13, 14 eta 16an, 18:30etatik 20:30etara, eta abenduaren 17an eta 18an, 11:30etatik 13:30etara, Batzarremuñon.

 

ABENDUAK 13

NESKATOAK dokumentala eta solasaldia

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 19:00

Jon Abril Olaetxea beratarrak zuzendutako Neskatoak dokumentalak 1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara baldintza gogorretan lanera joandako Baztan-Bidasoako 15 emakumeren bizipenak jaso ditu.

Dokumentala aurkezten izango dugu zuzendaria bera.

 

ABENDUAK 14

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK BAI? NOIZ? NOLA?

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 19:00

Partaideak:

Aitziber Sarobe Egiguren. Natur konserbazionista eta eragile ekologista

Olatz Azurza Zubizarreta. EHU/UPV irakaslea eta EKOPOL ikerketa taldeko partaidea

Hodei Arzak. Euskal Energia Transzizioa sustatzeko Ekiola kooperatibako partaidea

 

ABENDUAK 16

LOATZOKO EMANALDIA

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 19:00

 

GABONETARAKO APAINGARRIAK EGITEKO TAILERRA

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 16:30

Susana Garciak gidatuko du eta parte hartzaileek Gabonetarako mahai gaineko apaingarriak egingo dituzte landare, lore, fruitu lehorrak erabiliz.

 

ABENDUAK 17

TALO-JANA Elordi Elkartean

Ordua:

Umeak eta gaztetxoak: 20:00etan

Gazteak eta helduak: 21:00etan

Tokia: Elordi Elkartea.

Otordua: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta, txokolatea eta gaztainak

Prezioa:

Ume eta gaztetxoak: 8 €

Ikasle gazteak: 14 €

Helduak: 22 €

 

ABENDUAK 19

TREBA gurasoak: INTERNET, PANTAILAK, BIDEOJOKOAK, SARE SOZIALAK … ONURAK ETA GATAZKAK. NOLA KUDEATU?

Tokia: Batzarremuño

Ordua: 17:00

 

ABENDUAK 20

JOLAS MOLAZ mahai jolasen tailerra, Txatxilipurdi Elkartearen eskutik

Tokia: Liburutegia

Ordua: 17:00-19:00

3-12 urte bitarteko haurrei eta hauen familiei zuzendua.

Atera berri diren eta euskarazkoak diren mahai jolasak nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakiteko aukera eskeintzen du tailer honek. Jolas kooperatiboak nahiz konpetitiboak ezagutu eta probatu ahal izango dira.