Eduki publikatzailea

UDALEKU IREKIAK 2023

2023/6/22 - 2023/07/21

2023·05·08


Aurten ere Udaleku Irekiak egingo dira Altzon, ekainaren 22tik uztailaren 21era.

Begirale gisa aritzeko izen-ematea maiatzaren 12an amaituko da. Horretarako curriculumarekin batera, titulu eta agirien kopiak aurkeztu beharko dira Altzoko Udalean. Informazio gehiagorako, deitu 943652413 zenbakira edota idatzi kultura@altzo.eus helbidera.

Haur eta gaztetxoen izen-ematea berriz, maiatzaren 17an amaituko da.