Publicador de contenidos

Arbasoei gorazarre Altzoko baserri eta etxeak

(liburuaren aurkezpena) 12·11·2025

Arbasoei gorazarre Altzoko baserri eta etxeak

MUGA (Mila, Urte, Gipuzkoa eta Altzok) batzordeak antolaturik, 2025. urtean hainbat ekitaldi burutu dira dagoeneko gure herrian. Oraingo honetan, azaroren 23an, eguerdiko 12:00etan, Batzarremuñon egingo denaren berri eman nahi dizuegu.

BERTAKO PRODUKTUEN IX. AZOKA, abenduaren 14an

Aurten bederatzigarrengoz, bertako produktuen azoka antolatuko da abenduaren 14an, igande goizez. 22·10·2025

BERTAKO PRODUKTUEN IX. AZOKA, abenduaren 14an

Azoka horretan ahalik eta produktu gehien ager dadin, beharrezkoa dugu herritarren parte hartzea.

ANTZERKI IBILTARIA ALTZON, URRIAREN 26an

MUGA batzordeak antolatuta, III. Antzerki Ibiltaria egingo da Altzon, urriaren 26an, eguraldiak laguntzen badu. 22·10·2025

ANTZERKI IBILTARIA ALTZON, URRIAREN 26an

Agustin Amianok prestatu eta herritarrok antzeztuko dugun lantxoa “Gure Arimen erremediorako” izango da. Eguraldiak oztopatzen ez badu, urriaren 26an, 10:30ean Altzoko plazatik abiatu eta Altzo Azpiko elizan antzeztuko da 1. Eszena. Gero jarraian beste 4 eszena antzeztuko dira Kaolin belardian, Ipintzako baratzean, Irisoro errekako sagastian eta Lamitegin azkena, hamaiketako txiki batekin amaituz. Eguraldi txarrak eragotziko balu, atzeratu egin beharko da.

ALTZOKO JAIAK 2025

uztailak 26-30-31 eta abuztuak 1-2 EGITARAU OSOA! 22·07·2025

ALTZOKO JAIAK 2025

Eguneroko lanak eta kezkak alde batera utziz, gure artean ez daudenak goxotasunez gogoratuz, murgil gaitezen jai giro jatorrean datozen egunetan. Izan bitez euskaratik eta euskaraz, berdintasunetik eta errespetuz bizitzeko egunak.

Emakume idazleen irakurketa tailerra

EKAINAK 5, 19:00 20·05·2025

Emakume idazleen irakurketa tailerra

TOKIA: OSTATUKO 1. SOLAIRUA GIDARIA: OIHANA IGUARAN

Pote filosofikoa heriotzaz

Maiatzak 30 ostirala, 18:30etan Ostatuko lehen solairuan 20·05·2025

Pote filosofikoa heriotzaz

GAIA: Zergatik ez dugu hitz egiten heriotzaz? HIZLARIA: Intza Iturriotz Fernandez

Aurten ere Udaleku Irekiak egingo dira Altzon, ekainaren 23tik uztailaren 24ra.

12·05·2025

Aurten ere Udaleku Irekiak egingo dira Altzon, ekainaren 23tik uztailaren 24ra.

Begirale gisa aritzeko izen-ematea maiatzaren 21ean amaituko da. Horretarako curriculumarekin batera, titulu eta agirien kopiak aurkeztu beharko dira Altzoko Udalean. Informazio gehiagorako, deitu 943652413 zenbakira edota idatzi kultura@altzo.eus helbidera. Haur eta gaztetxoen izen-ematea berriz, maiatzaren 23an amaituko da.

Treba gurasoak

Maiatzak 12 eta 19, 17:00etatik 19:00etara Batzarremuñon 06·05·2025

Treba gurasoak

Doako tailerra: Haur haio berri eta txikientzako lehen sorospenak.

Errautsak hauspotzen

Maiatzak 9, 19:00 Batzarremuñon 06·05·2025

Errautsak hauspotzen

Bideografiaren aurkezpen emanaldia

MUGA 1025-2025 arte erakusketa

apirilak 11n , ostirala 19:00etan 08·04·2025

MUGA 1025-2025 arte erakusketa

"Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025" Altzo azpiko Olazabalgo Salbatore elizan