Publicador de contenidos

Atrás EUSKARA IKASTAROA

Altzoko Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

11·09·2019


Altzoko Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu.

 

Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

 

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da herrian bertan.

 

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Bestela, inguruko herriren bateko taldera elkartzeko saiakera egingo da. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.

 

Matrikula epea:  irailaren 16ra arte luzatuko da, udaletxean. Izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaizue epea amaitu eta egun gutxira.

 

Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu udalera.