Eduki publikatzailea
Atzealdea

XXIII. olentzerotan jakinminez

XXIII. OLENTZEROTAN JAKIN-MINEZ: abenduak 8, 13, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21

2019·12·03


ABENDUAK 8, IGANDEA

AZOKA EGUNA

Ordua: 10:00etatik 14:00etara

Tokia: Plazan (euria bada, frontoian)

Laugarren aldiz antolatuko da Altzoko Azoka Eguna. Bertako eta inguruko ekoizleak izango dira bertan, beren produktu (barazkiak, esnekiak, fruituak, ogi eta gozokiak,  jakiak: odolki, mondeju, …) eta artisautza lanekin (xaboiak, ukenduak, eskulanak …). Talo egileak ere izango ditugu bertan, taberna jarriko dute gazteek, eta eskaintzen dena ikusteko, dastatzeko eta erosteko ez ezik, lagunartean eguarte ederraigarotzeko aukera eskainiko du.

 

 

ABENDUAK 13, OSTIRALA

LOATZO MUSIKA ESKOLAREN EMANALDIA

Ordua:18:30etan

Tokia:BatzarremuinoKulturgunea

Loatzo musika eskolako Altzoko eta inguruetako herrietako musikari gaztetxo eta gazteek eskainitako kantu eta musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.

 

 

ABENDUAK 16, ASTELEHENA

XABOIA EGITEN IKASTEKO TAILERRA

Ordua:19:00etan

Tokia:Elordi Elkartea

Amaia Garmendiak garbigailurako xaboia egiten erakutsiko digu, baita ontzi-garbigailurako xaboia egiten ere. Ikasle bakoitzak etxetik bote txiki bat ekarri beharko du etxera eraman ahal izateko bertan egindako xaboia, ahal bada kristalezkoa, plastikoaren erabilera murrizteko. 

 

 

ABENDUAK 17, ASTEARTEA

"PAPE NIANG. HASIERA BERRI BAT" liburuaren aurkezpena

Ordua: 19:00etan                           

Tokia:BatzarremuinoKulturgunea

“Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik…”Senegaldik Bilborako bidean, migrazio prozesuan PapeNiang-ekbizitako barne-bidaia ekarri duliburura MikelGarcia Idiakez ARGIAko kazetariak.Pepe eta Mikelek aurkeztuko dute liburua eta, ondoren, haiekin solasaldiaegiteko aukera izango da.

ARGIAK Bilboko senegaldarren MboloMoyeDooleplataforma-rekinelkarlanean INOR EZ DA ILEGALA proiektuaren baitanegindako liburuada hau. Bertan erosi ahal izango da, eta erosketa bakoitzeko 2 euro liburua wolof hizkuntzanargitaratzeko eta  migratzaileen artean doan banatzeko erabiliko da.

 

 

ABENDUAK 18, ASTEAZKENA

DIAMETRO 200 eta LARRABETZUKO ESKOLA: garaiko eta bertako produktuekin hornitutako bi esperentzia

Ordua: 19:00etan                           

Tokia: Udaletxea

 

Zergatik bertako elikagaiak? Zergatik garaikoak? Garaiko eta bertako produktuen aldeko apustua egin duten eta, egun, arrakasta handiz funtzionatzen ari diren bi proiektu ezagutuko ditugu. Larrabetzuko eskolako jangela eta Orona kooperatibako jatetxeko esperientziak barru-barrutik ezagutzen dituztenbi hizlari izango dira Altzon horretara bultzatu dituzten arrazoiak azaltzeko:

Aner Gorostiola, Larrabetzuko eskolako kidea

Fede Pacha,Oronako jatetxeko arduraduna.

Solasaldiaren ondoren gazta ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango da.

 

 

ABENDUAK 19, OSTEGUNA

ASISKO URMENETA: EUSKALHARIA

Ordua: 19:00etan

Tokia:BatzarremuinoKulturgunea

Nafarra jaiotzez (Iruñea, 1965), Behe Nafarroako Hozta herrian bizi da egun. Korrok eta Napartheidfantzinetan eman zituen lehen urratsak. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura landu ditu.ETBko Gure Kasa saioan ikusi dugu azken aldian. 2019ko ilustrazio modalitateko Euskadi Literatura Saria eman dioteAztiHitza:Xahoren Biografia lanarengatik. Euskal Herria eta euskal herritarrak, irudimena eta irudia beti presente dira bere lanetan, begirada zorrotza, kritikoa eta ironia komikira eta hitzetara ekarriz, euskal haria txirikordatuz.Hitz eta marrazki ariko zaigu.

 

 

ABENDUAK 20, OSTIRALA

PETTI

Ordua: 19:00etan

Tokia:BatzarremuinoKulturgunea

Pettibakarlari nafar bikainaren kantaldiaz gozatzeko aukera  izango dugu Altzon. Hainbat bakarkako disko kaleratu ditu beratar honek, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota BarrenceWhitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Petti berezi egiten dute, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakonak, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebeziak eta taula gaineko indar basak.

 

 

ABENDUAK 21, LARUNBATA

ZIRKO TAILERRA

Zirika Zirkus taldeko artistek eskainiko dute tailerra.  Ume guztiek artista bat daramate barruan. Artista hori ateratzen lagunduko diete tailer honetan, zirku mundura hurbildu eta ezinezko dirudiena litekeena bihur daitekeela frogatuz: orekak, malabareak, dantzak, clown-ak … dena umorez eta maitasun handiz.

Ordua: 16:30etatik 18:00etara

Tokia: Plazan (eguraldi txarra bada, Eskolako jolastokian)

Ondoren, aurpegiak margotzera!

(udaletxe azpiko lokalean)

 

 

TALO JANA, Elordi Elkartean

Ordua:

Umeak eta gaztetxoak, 20:00etan

Gazteak eta helduak: 21:00etan

Tokia:Elordi Elkartea

Otordua: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta, txokolatea eta gaztainak.

Prezioa:

Ume eta gaztetxoak: 6 €

Ikasle gazteak: 12 €

Helduak: 18 €