Eduki publikatzailea
Atzealdea

XXI. OLENTZEROTAN JAKIN MINEZ

XXI. Olentzerotan jakinminez - 2017ko azaroak 26; abenduak 10, 12, 14, 15, 16 eta 21

2017·11·24


Azaroak 26, igandea

 

ALTZOKO II. ARGAZKI RALLYA

Kultur Batzordeak, Olentzerotan Jakin-minez egitasmoaren barnean, II. Argazki rallya antolatu du. Herritarren partehartze aktiboa sustatu, belaunaldien arteko harremanak landu, eta  irudimena eta sormena bultzatu nahi ditugu ekimen honen bitartez.

Zer da Argazki Rallya?

Parte-hartzaileek argazkiak atera behar dituzte antolakuntzak aurrez emandako gai batzuen inguruan.

 

Abenduak 10, igandea

 

AZOKA EGUNA

Bigarren aldiz egingo da Azoka eguna herriko plazan, 10etatik 14:00etara. Eguraldi euritsua egokituz gero, frontoian izango da. Bertan ekoiztutako produktuak eta gonbidatuek ekarritakoak ikusi eta erosteko aukera izango da. Produktu ugari bertaratuko da, hara nola, babarrunak, azak, porruak, gaztak, yogurrak, sagarrak, intxaurrak, arrautzak, eztia, opilak, gozokiak, ogiak, taloak, odolkiak, mondejuak, txorizoak, sagardoa… baita, artisautzako lanak, makilak, xaboiak, ukenduak, belarrak… eta abar.

 

Abenduak 12, asteartea

KATALUNIARA BEGIRA

Solasaldia: Estitxu Eizagirre (ARGIA astekariko zuzendaria) eta Martxelo Otamendi  (BERRIA egunkariko zuzendaria).

Euskal Herritik interes bereziarekin jarraitzen dugu Katalunian gertatzen den oro. Kataluniako Parlamentuak independentziaren deklarazioa egin zuenetik ur asko joan da errekan barna. Espainiako gobernuak eta estatuko egiturek lasterketa errepresibo bizia eta gogorra abiarazi zuten Kataluniaren kontra. Abenduaren 21eko hauteskundeak jomugan daude. Estitxu Eizagirre eta Martxelo Otamendi Katalunian bizi duten errealitate gordinaz jardungo dira eta prozesuak bizi izan dituen eta bizi dituen hari-muturretatik tiratuz, gogoeta interesgarriak jarriko dituzte solasaldiaren erdigunean.

 

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

Ondorenean mokadutxo bat ahoratzeko aukera izango da.

 

Abenduak 14, osteguna

ANIZETO OLANO "MIGEL ALTZO": EUSKAL ESKOLA, GERRAK ZAPUZTUTAKO AMETSA

Hizlaria: Onintza Odriozola Irizar (Historialaria. Altzotarra du aita, Izarreko Joxe manuel)

Ikasketa aroan mamitu zuen Onintzak, Hizkuntza eta Hezkuntza: Migel Altzo eta gerraurreko hezkuntza elebiduna lana (2003). Bertan, altzotar honek euskara eskola sisteman txertatzeko egindako ekarpenak eta ahaleginak zituen aztergai. Lan horren berri ematera dator gurera, Anizeto Olanoren lanaren garrantziaz jabe gaitezen eta Olazabal Zaharrekoa apur bat ezagutu dezagun.

 

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: udaletxeko ekintza eta batzar aretoa.

 

Abenduak 15, ostirala

KONTZERTUA: ‘2 POLIEDRO’

Musikariak: Garikoitz Mendizabal & Aitor Furundarena

Garikoitz Mendizabal Zestoan jaiotako Goi Mailako txistularia da. Diskografia zabala du eta musika-talde ugarirekin egin du lan bakarlari moduan. Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, Korrontzi eta Kepa Junkerarekin adibidez. Aitor Furundarena ordiziarra da. Akordeoilari, musikagile eta irakasle da MUSIKENEn. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia. Bi musika-ardatz ditu: musika garaikidea eta herri musika. Nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua izan da. Diskografia zabala du.

 

Ordua: gaueko 10ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

Abenduak 16, larunbata

u EGUBERRIETAKO APAINGARRIAK  

     EGITEKO FAMILIA TAILERRA

 

Ordua: arratsaldeko 4rak.

Tokia: udaletxe azpiko lokala.

 

u AUTOBIOGRAPHIKAL

 

Poesiaz gozatzeko beste modu bat hautatu dute Ane Zubeldiak eta Eider Perezek: jendaurrean antzerkitzea. Mundu guztiko poeta ezagun eta ez hain ezagunen olerkiak hartu, antzeztu eta haiekin esperimentatu egiten dute.

 

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

u TALO JANA

 

    Ordua:

            „ umeak eta gaztetxoak: iluntzeko 8ak.

            „ gazteak eta helduak: iluntzeko 9ak.

   

    Tokia: Elordi Elkartea.

 

    Menua: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta eta gaztainak.

                        

    Prezioa:

                           „ ume eta gaztetxoak:         6 €

                           „ ikasle gazteak:                12 €

                           „ helduak:                          18 €

 

Abenduak 21, osteguna

MUSIKA EMANALDIA

Ordua: arratsaldeko 6:30ak.

Partehartzaileak:  Loatzo musika eskolako ikasleak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.