V. AZOKA EGUNA
2021·12·03
Abenduaren 12an azoka egingo da Altzon. 10:00etan izango du irekiera eta 14:00ak arte iraungo du. Eguraldi onarekin plazan egingo da eta bestela berriz, frontoian.
Bosgarren aldiz egingo da Altzon Azoka Eguna. Bertako eta inguruko ekoizleak salgai jarriko dituzte beren produktuak: babarrunak, mondejuak, sagarrak, eztia, ogia eta gozokiak, olioa, taloak, garagardoa, pateak, txerrikiak, … baita landareak, eskulanak, jantziak, pitxiak, liburuak, xaboiak, ukenduak … Zer ikusi eta zer erosi ugari izango da.
Aldi berean, TOLOSALDEKO XXIII. EZTI LEHIAKETA egingo da. Ezti gordinak, erlezain berak Tolosaldean ekoiztuak izango dira lehian. 3 finalistak, Zegaman martxoan ospatzen den Erlezain Eguneko Gipuzkoako Ezti Lehiaketan parte hartuko dute.
Eztiaz gain, erlea, erlezaintza eta erlauntzako produktu desberdinak ezagutarazteko erakusketa jarriko da.