UDALEKU IREKIAK 2021
2021·05·20
ALTZOKO UDALEKU IREKIAK 2021
Altzoko Udalak udaleku irekiak antolatu ditu, Altzoko haur eta gaztetxoentzat, unean uneko neurri eta protokoloak beteko direlarik.
Horretarako, izen-emate orria betetzeaz gain, bizi dugun egoera dela eta, parte hartzeko baldintzak onartzeko eredua, informatzeko betebeharra eta baimen informatua (hau sinatzeko protokoloa irakurri behar da) betetzea beharrezkoa izango da.
NOIZ:
Ekainaren 21etik uztailaren 23ra, astelehenetik ostiralera.
ORDUTEGIA:
10:00etatik 13:00etara
NORENTZAT:
2009-2018 bitartean jaiotakoak.
MATRIKULA:
50 € (ordainketa izen-ematean egin beharko da)
IZEN-EMATEA:
Maiatzaren 28rako (hau barne) Udaletxean ohiko ordutegian (epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko)
OHARRA: Osasun Ministeritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko gomendio eta arauei jarraituko zaie uneoro, eta jarduera eten ahal izango da tokiko agintariek horri buruzko jarraibideak ematen badituzte.
Animatu eta parte hartu!!