Eduki publikatzailea
Atzealdea
UDALEKU IREKIAK 2019
Urtero bezala Altzon Udaleku Irekiak egingo dira, ekainaren 24tik uztailaren 24ra. Izena emateko azken eguna: maiatzak 17
2019·05·06
ALTZOKO UDALEKU IREKIAK 2019
Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Altzoko Udalak, Altzoko haur eta gaztetxoentzat:
NOIZ:
Ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik ostiralera.
ORDUTEGIA:
10:00etatik 13:00etara
NORENTZAT:
2007-2016 bitartean jaiotakoak.
MATRIKULA:
45 € (ordainketa izen-ematean egin beharko da)
IZEN-EMATEA:
Maiatzaren 17rako (hau barne) Udaletxean ohiko ordutegian (epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko)
Animatu eta parte hartu!!