UDAL AGUAZILARI LAGUNTZEKO BI LANGILE
2017·06·02
Dakizuen bezala orain udaberrian eta jaiak hasi aurretik, jaietan eta ondoren udal langileak lan asko izaten du; belarrak mozten, zaborrak biltzen, jaietarako kioskoa eta taberna muntatu, mahai eta aulkiak ekarri eta jarri, plaza eta inguruak garbitu, jaiak amaitutakoan dena jaso e.a.
Beraz, lan hauek egiten laguntzeko (ez da ordezkapenerako), ondorengo baldintzatan kontratatuko genituzke bi langile: uztailaren 3tik abuztuaren 11ra gutxi gora behera, lan saio osoan eta festatan larunbat eta jai egunetan ere egunero egin beharko lukete lana. Ordainsaria; Udaletxean peoi lanetan aritu izan direnek izan dutena.
Bete beharko lituzketen baldintzak hauek dira: euskara maila altua izatea (hitz egiten), langabetuak izatea, gidatzeko baimena edukitzea eta beharrezkoak diren tresnak (desbrozadora, taladroa, rotaflexa …) erabiltzen jakitea. Ohartarazten da, gaitasunak egiaztatzeko froga egin daitekeela eta altzotarrei lehentasuna emango zaiela.
Lan honetan interesatuta zaudetenok izena eman behar duzue ekainaren 19a baino lehen Udaletxeko 943652413 telefono zenbakira deituz.