Eduki publikatzailea
Atzealdea
Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak
Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketetan izena emateko epea
2021·02·23
Kaixo gazte!!!
Uemak, udalerri euskaldunen mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto!!! Udalerri euskaldunetako gazteentzat topaketak!!!
Zumaian abiatu eta Lekeitiora iritsiko gara, Gipuzkoatik Bizkaira, Euskal Herria eta Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzu gure artean!!!
Euskaraz biziko gara zazpi egunez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak goxatuko ditugu, lagun berriak egingo ditugu, uda hasteko modu paregabea, noski!!!
Zure zain gaude, prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!!!
Lotura honetan duzue informazio gehiago: