MARTXO MOREA
2020·02·28
Honen bidez gonbidapena luzatzen dizuegu, urtero bezela Emakumeen Eguna dela eta, aurten ere ospatuko den MARTXO MOREA ekitaldietan parte har dezazuen. Ospaketa egunak: 2020ko martxoaren 5etik 15era izango dira egitarau honekin:
-
Martxoak 5, osteguna: “MUNDU MINA” hitzaldia, arratsaldeko 7:30ean, Batzarremuñon, Agurtzane Belauntzaran bidaiariarekin.
-
Martxoak 7, larunbata: “A ZE PAREA” Antzerki Txikia, arratsaldeko 8:00ean, Batzarremuñon.
-
Jarraian, herriko emakumeek antolatuta AFARIA egingo da: i
Izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da eta Udaletxeko 943 652413 telefono zk.ra deitu behar da.
-
Martxoak 8, igandea: kontzentrazioa herriko plazan, eguerdiko 12:00etan.
-
Martxoak 14, larunbata: “BERDEA DA MORE BERRIA” liburuaren aurkezpena, Onintza Irureta idazlearekin, arratsaldeko 17:00etan Batzarremuñon
-
Martxoaren 15, igandea:Argazki Rallya, “BERDINTASUNA” gaiarekin
Egun hauetan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu ekitaldiak antolatu ditugun berdintasun taldekoak.