MARTXO MOREA
2018·03·02
Kaixo herritar,
Aurten ere, Altzon Martxo Morea prestatu dugu. Hilabete osoan zehar hainbat ekimenez gozatzeko aukera egongo da herrian. Jendarte parekide baten alde elkarrekin ondo pasa eta gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu!
Haur, gazte eta heldu guztiok ondorengo ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu:
MARTXOAK 3
-
Zinema Batzarremuñon:
-
17:00etan Haur zinema: “Zootropia”
-
19:30ean Gazte eta helduentzako zinema: “Figuras Ocultas”
MARTXOAK 8- EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
-
“Emakumeak planto” lelopean eskualde mailako mobilizazioetara batuko gara. Erne egon deialdietara.
MARTXOAK 10
-
16:00etan gazte eta haurrentzat tailerra:
-
Altzoko (B)eroa Talde Feministak antolatuta herriko plazan tailer eta eskulanak egiteko aukera egongo da.
-
18:00etan Flashmoba:
-
Dantza bat egingo dugu denok elkarrekin herriko plazan. Bideoa aurreko asteetan herritarren artean pasako da eta egun horretarako dantza ikasi beharko da. Egunean bertan, dantza egiteko, zapi, kamixeta, peluka…moreak eramatea animatzen zaituztegu!
-
21:00etan Herriko emakumeen afaria:
Bi menu egongo dira aukeran: Betiko menua eta barazkijale menua.
Izen emateko epea: martxoaren 6a. Apuntatzeko udaletxera deitu (943652413) edota Segoretxera (943652262).
MARTXOAK 16
-
20:00etan “Evaren alabak” antzezlana. (Atzean informazio gehiago).
MARTXOAK 17
-
17:00etan Haurrentzako zinema Batzarremuñon:
“ Nur eta herensugearen tenplua”
MARTXOAK 23
-
19:30ean Helduentzako zinema Batzarremuñon
“Amama” filma”. Asier Altuna zuzendaria bertan izango da. (Atzean informazio gehiago).
MARTXOAK 24
-
Kafe tertulia, 16:30ean Batzarremuñon “Guztiok izan beharko genuke feminista” liburuxkaren inguruan kafe tertulia bat egongo da. Liburua eskuratzeko liburutegian ohiko ordutegian. Animatu eta parte har ezazu!.
EVAREN ALABAK, Martxoak 16
Sinopsia
Antzezlan gordina izango da, errealitatea ere hala delako, tamalez. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi dugu, noski, baina ikusleengan harridura sortuz. Lau aktore ariko dira, hiru emakume eta gizon bat. Hiru egoera islatuko ditugu, hiru belaunaldietatik eta sarri hizpidera ekartzen ez ditugun kontuetaz hitz egin nahi dugu.
AMAMA, Martxoak 23
Sinopsia
Gatazkari buruzko familiarteko istorio bat. Hiriaren eta landa-gunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkena, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun elokuenteenetik begiratzen duen amona bat. Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da. Drama hau zuzendariak euskaraz egin duen bigarren film luzea da, Aupa Etxebeste! eta gero.
Iraupena: 103 mn
Zuzendaria: Asier Altuna. Zuzendaria bera etorriko da ondorengo tertuliara.