Eduki publikatzailea
Atzealdea

LIBURUTEGIAN eta HAUR GELAN ARITZEKO LANGILEA eta BATZARREMUÑO ERAIKINA GARBITZEKO ERE BAI

Liburutegian eta haur gelan aritzeko langilea kontratatu behar du Udalak eta Batzarremuño eraikina garbitzeko ere bai. Izena emateko azken eguna: irailak 25, eguerdiko 13:00ak.

2019·09·09


LIBURUTEGIAN eta HAUR GELAN ARITZEKO LANGILEA KONTRATATU BEHAR DU UDALAK eta BATZARREMUÑO ERAIKINA GARBITZEKO ERE BAI

 

Interesatuek bi lanpostuetarako eman dezakete izena edo baterako bakarrik. Bakoitzerako bete beharko diren baldintzak eta hautaketa egiteko baloratuko diren merezimenduak hauek dira:

 

Liburutegian eta haur gelan aritzeko langilea  

           

            Kontratuaren iraupena: urriaren 1etik ikasturtea amaitu arte (2019ko ekainaren 19 aldera arte)

            Ordutegia: astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 4.30etatik 6.30etara.

 

            Izena emateko baldintzak:

  • Oinarrizko batxilergoa, FP1 edota baliokidea

  • Informatika mailako ezagutzak; liburutegian lan guztia informatikoki egiten delako.

  • Euskara maila altua; hitz egiten, idazten eta irakurtzen (teknikari baten bidez baloratua izan daiteke)

  • Langabezian egotea, gutxienez % 60ean.

     

                Hautapena egiterakoan baloratuko direnak:

  • Altzotarra izatea. 10 puntu

  • Gutxienez % 60ean langabezian dagoenak lehentasuna izango du: horretarako aurreko bi urteetan lana egindako denbora izango da kontutan. 5 puntu

  • Langabeziko prestaziorik jasotzen ez aritzea. 5 puntu

  • EGA edo baliokidea edukitzea. 5 puntu

     

    Izena emateko azken eguna; irailaren 25a, asteazkena, eguerdiko 13:00ak arte.

     

     

  • Batzarremuño Eraikina garbitzeko langilea

     

                Kontratuaren iraupena: urriaren 1etik 2019ko uztailaren 31 aldera arte.

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, egunean bi ordu, ekintzak burutzen ari ez direnean (liburutegia, ikastaroak…).

     

                Izena emateko baldintzak:

  • Lana euskaraz egin beharko da

  • Langabezian egotea, gutxienez % 60ean.

     

                Hautapena egiteko baloratuko direnak:

  • Altzotarra izatea. 10 puntu

  • Gutxienez % 60ean langabezian dagoenak lehentasuna izango du: horretarako aurreko bi urteetan lana egindako denbora izango da kontutan. 5 puntu

  • Langabeziko prestaziorik jasotzen ez aritzea. 5 puntu

     

    Izena emateko azken eguna: irailaren 25a, asteazkena, eguerdiko 13:00ak arte.