KULTUR-KIROL IKASTAROAK
2018·09·11
KULTUR-KIROL IKASTAROAK 2018/2019
Jarraian ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroen berri ematen da. Ikastaroa aurrera eramateko, gutxienez 8 laguneko taldea osatu beharko da. Ikastaroan izena ematen duenak, urte osorako konpromezua hartzen du eta tarifak ere urte osokoak izango dira, ordainketa izen-ematearekin batera egin beharko delarik.
-
HELDUEN SOINKETA: astelehena, asteazkena eta ostegunetan izango dira saioak, Batzarremuñoko gelan 16:30etatik 17:30etara. Interesatuak udaletxean izena eman behar duzue eta 70 €ko kuota ordaindu. Ikastaroa irailaren 17an hasiko da.
-
YOGA IKASTAROA: astelehen eta asteazkenetan 20:15etatik 21:45etara Batzarremuño eraikinean eskainiko da. Lehendabiziko saioa urriaren 1ean izango da eta interesatuak udaletxean izena eman behar duzue irailaren 25a baino lehen. Ikasturte osoko kuota 165 €koa da.
-
DANTZA IKASTAROA: aurreko ikasturteetan bezala, aurtengoan ere dantza ikastaroa eskainiko da. Izena Udaletxean eman beharko da irailaren 28a baino lehen. Urteko kuotak ondorengo hauek izango dira:
Haur 1: 50 € 2 haur: 90 € 3 haur: 120 €
-
EUSKARA IKASTAROA: Aurreko urteetan bezala, Altzoko Udalak 2018/2019 ikasturtean ere, taldeak osatzen badira euskara ikastaroak herrian bertan eskainiko ditu. Udalak diruz lagunduak izango dira. Izena emateko eta informazio gehiagorako, deitu 943652413 telefono zenbakira edo hurbildu udaletxera, irailaren 25a baino lehen.
Eskaintzen diren ikastaroez gain beste ikastaroren bat egiteko proposamena izango balu norbaitek, etor dadila udaletxera eta saiatuko gara bideratzen, beti ere taldea osatzen bada.