Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA DELA ETA NEURRI BEREZIAK

Altzoko Udalak neurri bereziak hartu ditu Koronabirusa dela eta

2020·03·13


ALTZOKO UDALAK HARTUTAKO NEURRI

BEREZIAK KORONABIRUSA DELA ETA,

           

         ALTZOKO UDALAK ondorengo erabakiak hartu ditu KORONABIRUSA Altzon zabaldu ez dadin, oraingoz MARTXOAREN 30 ARTE:

        

         1) Altzoko Udal bulegoan zerbitzuak eskainiko dira baina ahal den neurrian bertaratzea edo aurrez aurreko harremana saihestu behar da; telefonoa edo posta elektronikoa erabiltzea gomendatzen da (943652413 eta udala@altzo.eus)

        

         2) Udal Liburutegia ere itxita egongo da, dena den, langilea bertan egongo da eta liburu mailegua egin ahal izango da telefonoz edo posta elektronikoz eskaerak adostuta (943652413-altzoliburutegi@hotmail.es)

        

         3) Udalak antolatutako ekintzak; yoga, helduen soinketa, dantza, musi ikastaroak… bertan behera gelditzen dira

        

         4) Udal lokalak itxita egongo dira; Gimnasioa, aldagelak, Batzarremuño, Udaletxeko ganbara, Haur gela…

        

         5) Udalak antolatutako jarduera eta ekitaldi kolektiboak bertan behera gelditzen dira: etxebizitzei buruzko gaurko bilera, liburu aurkezpena, argazki rallya, asteklima…

 

         Gainera atzeko aldean KORONABIRUSA PREBENITZEKO GOMENDIOAK dituzue.

        

         Neurri hauek oraingoz martxoaren 30 artekoak badira ere, luza deitezke.