II. ARGAZKI RALLYA
2017·11·13
OINARRIAK
NOIZ: Azaroak 26, igandea.
PARTAIDEAK: Nahi duten argazkilari ez profesional guztiek hartu ahal izango dute parte. Bi kategoria bereiziko dira: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak.
IZEN EMATEA: Azaroaren 20tik azaroak 24 bitarte Udaletxean, eta herriko Liburutegian. Baita Rallyaren egunean bertan ere, goizeko 9:30etatik 10:00etara.
ARGAZKIAK: Kamararekin zein mugikorrarekin atera ahal izango dira. Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria ekarriko du. Partehartzaileek kontrol argazki bat egin beharko dute irteeran eta amaieran. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira kontrol argazkitik aurrera, baina 30 argazki soilik deskargatuko dira Liburutegian.
GAIA: Rallyan 4 gai jorratuko dira eta irteeran ezagutaraziko zaizkie parte-hartzaileei.
ARGAZKIAK DESKARGATZEA: Rallya 13:00ean bukatuko da. Liburutegian deskargatuko dira partaide bakoitzaren 30 argazkiak, 14:00ak arte.
LANAK AURKEZTEA: Aurkeztu beharreko bilduma 8 argazkik osatuko dute, 2 argazki gai bakoitzetik. Abenduaren 15a baino lehen, argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du kultura@altzo.eus helbidera eta bertan, kontroleko argazkiak eta aukeratutako 8 argazkien zenbakiak zehaztuko ditu.
SARIAK: Bi kategorietako lehen bi sailkatuek izango dute saria.
EMANALDIA: Argazki guztiekin emanaldia eskainiko da udaletxeko balioanitzeko aretoan.
OHARRA: Argazki sarituak Kultur Batzordearen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuz.
Kultura Batzordea (2017ko azaroa)