Eduki publikatzailea
Atzealdea

ET INCARNATUS ORKESTRA ERROMERIAN

Abenduaren 30ean Et Incarnatus Orkertra Erromerian emanaldia izango da Altzo Muñoko Elizan. Bi saio izango dira: bata 12:30etan eta bestea 17:00etan. Sarrera 5 €

2018·12·20


2.- ET INCARNATUS ERROMERIAN

 

Abenduaren 30ean Altzo Muñoko elizan eskainiko den kontzerturako sarrerak Udaletxean eta Udal Liburutegian izango dira salgai herritarrentzat, abenduaren 17tik abenduaren 21 arte. 12 urtetik gorakoek 5 € ordaindu beharko dituzte eta beherakoek berriz, dohain izango dute emanaldia baina sarrera hartu egin beharko dute.

 

22tik aurrera sarrerak hartu nahi dituenak, erreserba egin beharko du mezu bat bidaliz altzosarrerak@gmail.com helbidera, izena, sarrera kopurua eta emanaldiaren ordua adieraziz. Sarrera hauek eliz atarian jasoko dira egun berean.

 

Bi saio izango dira: lehenengoa 12:30etan eta bigarrena arratsaldeko 5:00etan.

 

Et Incarnatus oskestrakoez gain, kontzertuan ondorengoek ere parte hartuko dute:

 

  • Leire eta Kristina

  • Maider Zabalegi

  • Aitor Furundarena

  • Maixa Lizarribar

  • Solinis, Tapia eta Leturia