ENERGIAri BURUZ TAILERRA ETA AHOLKULARITZA
2016·11·14
DEIALDIA: ENERGIAri BURUZ TAILERRA ETA AHOLKULARITZA
Tolosaldeko energia plana abian da eta eskualdeko energia-balantzea hobetzeko eta gizarteak, oro har, dituen zalantzei erantzuna emateko hainbat ekintza antolatuko dira.
Ondorengo egunetan herritarrei zuzendutako ekintzak antolatuko dira ALTZON:
AZAROAK 17, osteguna
19:00 Udaletxean
TAILERRA: Nola aurreztu energia elektrikoaren kontratazioan? gizartearen kultura eta ezagutza energetikoa handitzeko tailer praktikoa.
AZAROAK 24, osteguna
19:00 Udaletxean
TAILERRA: Nola aurreztu energia termikoa eta elektrikoa etxean!
AZAROAK 29, asteartea
11:00 – 13:00 Udaletxean
17:00 – 19:00 Udaletxean
ENERGIA BULEGOA AHOLKATU
Kontsumitzaileen energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzu askea eta profesionala da. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak, etab. argitzeko zerbitzua da.
Gaia zuen interesekoa izango delakoan eta zalantzak argitzen lagunduko duelakoan, antolatutako ekintza hauetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuet Udal osoaren izenean.
Altzon, 2016ko azaroaren 9an,
Alkateak: Joseba Elduaien Olazar.