Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALTZOKO OSTATUA URTE BETEZ ETA KONTRATU TXIKIAREN BIDEZ USTIATZEKO DEIALDIA

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2019ko otsailaren 6ko eguerdiko 14:00ak

2019·01·30


Deialdi honi buruzko 3 agiri eransten dira: deialdia, parte hartzeko bete beharrko I. Eranskina eta II. Eranskina eta 2017ko plegua.

 

1. ALTZOKO OSTATUA USTIATZEKO DEIALDIA:

Gaur kudeatzen duenak 2019-02-25ean amaitzen duelako,

Urte beteko KONTRATU TXIKIA izenpetzeko (2019-02-26/2020-02-25),

Interesatuek eskaintzak Udaletxean aurkeztu behar dituzte 2019-02-06rako.

Altzoko Udalak, 2019ko urtarrilaren 29an eginiko Bilkuran, besteak beste, Altzo Ostatuan taberna-Jatetxea, denda eta informazioa emateko zerbitzua emango lukeen Pertsona edo Enpresa aurkitzeko deialdia egitea erabaki zuen gero aukeratuarekin urte beteko KONTRATU TXIKIA izenpetzeko.

Aukeraketa egiteko eta baldintzak zehazteko 2017ko azaroaren 28an onartu zen Plegua erabiltzea erabaki zen.

Besteak beste, oraingo Erabakian eta aipatutako Pleguan jarri diren ezaugarri batzuk hauek dira:

  • Aukeratuarekin KONTRATU TXIKIA izenpetuko da, hau da urte betekoa, ezinbestean 2019ko otsailaren 26an hasiko dena eta 2020ko otsailaren 25ean amaituko dena (gaur egun zerbitzuak eskaintzen ari dena 2019ko otsailaren 25a arte arituko da).

  • Kontratuaren gaia: Altzoko Ostatuan Taberna-jatetxea, Denda eta Informazio Puntua ustiatzea,  kudeatzea eta mantentzea

  • Udalari ordaindu beharreko zenbatekoa: 50 €/hilabeteko (BEZa barne), hobetu daitekeena.

  • Interesatu bat baino gehiago aurkezten badira aukeraketa lehiaketa bidez egingo denez, adjudikatzeko Pleguko 17. Puntuko irizpideak izango dira kontutan.

    -   Dokumentazioa eta informazioa eskura­tu daiteke:  Altzoko Udaletxean goizeko 9etatik 14etara edo www.altzo.eus web orrian

    - Eskain­tzak edo parte har­tzeko eskabideak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 6ko eguerdiko 14:00ak arte, Altzoko Udaletxean

- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: A kartazala (I eranskina) eta B kartazala (II eranskina).

Altzon, 2019ko urtarrilaren 30an

Joseba Elduaien Olazar, alkateak.

 

2. ALTZOKO OSTATUA USTIATZEKO DEIALDIAN AURKEZTU BEHARREKO ERANSKINAK:

 

I ERANSKINA

 

Izena: __________________________________________________________

Helbidea: _______________________________________________________

N.A.N.: ___________________ (honekin batera doa kopia).

Norbere izenean,

Edo zein enpresaren izenean: ________________________________________ Enpresaren IFK: ___________________

 

 

 

            ADIERAZTEN DU:

 

            Ezagutzen duela ALTZOKO OSTATUAN, TABERNA-JATETXEA, DENDA ETA INFORMAZIOA EMATEKO PUNTUA USTIATZEKO, KUDEATZEKO ETA MANTENTZEKO,  UDAL ERABAKIZ EGINGO DEN URTE BETEKO KONTRATU TXIKIA ARAUTUKO DUEN PLEGUA.

 

            Eta era berean,            ZINPEAN AITORTZEN DUT:

 

Pleguko 18. Puntuan eskatzen diren kontratatzeko ahalmenak betetzen ditudala, hau da, jarduteko gaitasun osoa dudala, kontratatzeko debekurik ez dudala,  zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean nagoela eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala dudala esleipen honetan aurkezteko.

 

Halaber aitortzen dut ahalmen hauek betetzen direla egiaztatzeko indarrean dagoen legediak adierazitako agiriak aurkezteko konpromezua hartzen dudala jakinik Udalak edozein momentutan eska diezadakela eta beranduenera ere esleipenduna banintz kontratua sinatzerako aurkeztuko ditudala.

 

Amaitzeko hitza ematen dut kontratatua izaten banaiz, bereziki 11. Puntuan agertzen diren betebeharrak, Pleguko gainontzekoak eta indarrean dagoen legedian agertzen diren guztiak betetzeko konpromezua hartzen dudala kontratuak dirauen denbora guztian.

                                                                       (Data eta eskaintza-egilearen sinadura)

 

 

 

 

 

 

 

II ERANSKINA

 

Izena: __________________________________________________________

Helbidea: _______________________________________________________

N.A.N.: ___________________ (honekin batera doa kopia).

Zein enpresaren izenean: ________________________________________ Enpresaren IFK: ___________________

 

 

            ADIERAZTEN DU:

 

            Ezagutzen duela ALTZOKO OSTATUAN, TABERNA-JATETXEA, DENDA ETA INFORMAZIOA EMATEKO PUNTUA USTIATZEKO, KUDEATZEKO ETA MANTENTZEKO,  UDAL ERABAKIZ EGINGO DEN URTE BETEKO KONTRATU TXIKIA ARAUTUKO DUEN PLEGUA.

 

            Eta era berean,            ZINPEAN AITORTZEN DUT:

 

Pleguko 17. Puntuan adierazten diren esleipenerako irizpideak modu honetan betetzen dituela:

 

Hobekuntzak ordutegietan,  oporraldietan eta asteburu eta jai egunetan (Gabonak, Aste Santua, zubiak, jaiegunak...) Taberna urte osoan zehar zabalik edukitzeko konpromisoa

GEHIENEZ, 10 PUNTU.

 

Zerbitzua hobetzeko bestelako eskaintzak (jarduerak antolatzea, herria ezagutaraztea, eskainiko diren zerbitzu gastronomikoak...).

GEHIENEZ, 10 PUNTU.

 

Esperientzia edota ikasketak.

-Sukaldaritzan: Puntu bat, urte bakoitzeko esperientzia edota ikasketagatik. Gehienez, 3.

-Taberna eta dendan: Puntu bat, urte bakoitzeko esperientzia edota ikasketagatik. Gehienez, 3.

-Turismo gaietan Puntu bat, urte bakoitzeko esperientzia edota ikasketagatik. Gehienez, 3.

GEHIENEZ, 9 PUNTU

 

 

Bertan bizi diren pertsonak kontratatzeko konpromisoa.

GEHIENEZ, 5 PUNTU.

 

Altzon erroldatuta egotea, gutxienez 2 urtez.

GEHIENEZ, 6 PUNTU.

 

Proposamen ekonomikoa hobetzea (10 €ko puntu 1)

GEHIENEZ, 10 PUNTU

 

Menajea (sukaldeko tresneria)

10 PUNTU

 

Elkarrizketa pertsonala.

Atal honetan kontutan izango da lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboetakoa den interesatua ere.

GEHINEZ, 20 PUNTU

 

 

Halaber aitortzen dut irizpide hauek betetzen direla egiaztatzeko, indarrean dagoen legediak adierazitako agiriak aurkezteko konpromezua hartzen dudala jakinik Udalak edozein momentutan eska diezadakela eta beranduenera ere esleipenduna banintz kontratua sinatzerako aurkeztuko ditudala.

                                                                       (Data eta eskaintza-egilearen sinadura)

 

3. ALTZOKO OSTATUA USTIATZEKO DEIALDIAREN 2017KO PLEGUA:

 

TABERNA, DENDA ETA INFORMAZIOA EMATEKO PUNTUA USTIATZEKO, KUDEATZEKO ETA MANTENTZEKO,  ALTZOKO UDALAREN SERGORETXEN, ADMINISTRAZIO-KONTRATU BEREZIA ARAUTUKO DUTEN ADMINISTRAZIO-KLAUSULA ZEHATZEN PLEGUA.

 

-I- KONTRATUAREN IZAERA, ARAUBIDE JURIDIKOA ETA ESKUDUN JURISDIKZIOA

 

1.- KONTRATUAREN IZAERA

Agiri honen xede den kontratua administrazio-kontratu berezia da, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren (SPKLTB) 19.1.b) artikuluak ezartzen duenaren arabera. Definitutako kontratua administrazio-kontratu berezi gisa kalifikatzen da.

Era horretako kontratuak inola ere ez du esan nahi lan-harremanik dagoenik Altzoko Udalaren eta kontratistaren artean; beraz, inola ere ez dira aplikatzekoak izango lan-arloko zuzenbidearen xedapenak.

 

2.- ARAUBIDE JURIDIKOA.

Kontratu hau administrazio-kontratua da, eta Agiri honetan ezarritakoak arautuko ditu kontratuaren prestaketa, esleipena, ondoreak eta azkentzea; Agirian aurreikusten ez denerako, berriz, honakoak aplikatuko dira: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa; 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, partzialki garatzen duena Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea; eta 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri Administrazioetako Kontratuen Legearen Araubide Orokorra onesten duena, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren aurka ez dagoen heinean eta 817/2009 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren badago indarrean; gainera, administrazio-zuzenbideko gainerako arauak ere aplikatuko dira, eta, horiek ezean, zuzenbide pribatukoak.

Kontratuaz eta Administrazio-klausula Zehatzen Agiri honetaz gain, kontratu izaera dauka Ondasunen Inbentarioak; inbentario horretan xehatuta jasotzen dira kontratistari entregatzen zaizkion ondasunak.

Kontraesanik balego Administrazio-klausula Zehatzen Agiri honen eta espedienteari erantsitako gainerako dokumentazio teknikoaren artean, agiri honetan xedatutakoa gailenduko da.

 

3.- ESKUDUN JURISDIKZIOA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak izango du eskumena kontratu honetako aldeen artean sor daitezkeen desadostasunak ebazteko, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 21.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

-II- KONTRATUAREN EDUKIA

 

4.- KONTRATUAREN XEDEA.

Agiri honen xedea da Altzoko Udalaren jabetzakoa den Segoretxe etxeko behe solairuan taberna, denda  eta informazioa emateko zerbitzuak eskaintzeko eta kudeatzeko kontratazioa egitea.

 

5.- HAUTAKETA- ETA ESLEIPEN-PROZEDURA.

Kontratua prozedura ireki, tramitazio arrunta eta lehiaketa bidez esleituko da ; interesa daukan pertsona natural edo enpresaburu orok aurkez dezake proposamena, eta ezingo dira negoziatu kontratuaren baldintzak lizitatzaileekin, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 157. artikuluak dioenari jarraiki.

Proposamenak baloratzeko eta ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena zein den zehazteko, kontratuaren xedeari zuzenean dagozkion irizpideak hartuko dira kontuan, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 150.1 artikuluak dioenari jarraiki.

 

6.- KONTRATATZAILEAREN PROFILA.

Kontratu-jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna eta eskuragarritasun publikoa ziurtatzeko helburuz  www.altzo.eus webgunean aurkitzen da dokumentazioa.

 

7.- KONTRATUAREN IRAUPENA.

URTE BATEKOA, urtero luzatu ahal izango delarik HIRU URTEKO MUGAREKIN, edozein aldek hilabete aurretik ez badu denuntziatzen, kontratua sinatu eta ustiapenaren xede den espazioko giltzak entregatzen diren hurrengo egunetik aurrera.

 

8.- KANONA.

Esleipendunak kanon bezala, hilabeteko 50 € ordainduko du BEZa barne, eskatzaileak hobetu dezakeelarik. Kanon honen ordainketa hilabete bakoitzeko lehenbiziko 10 egunetan egin beharko da Udal Diruzaintzan.,

 

9.- BEHIN-BEHINEKO BERMEA.

Prozeduran parte hartu nahi duten lizitatzaileei EZ zaie ESKATUKO behin behineko bermerik.

 

10.- KONTRATUA BETETZEA.

Kontratua gauzatzeak dakartzan arriskuak kontratistaren kontura izango dira.

Kontratua gauzatuko da agiri honetan, baldintza teknikoen agirian eta, hala badagokio, espedienteari lotutako zehaztapen teknikoetan jasotako klausulak betez, Administrazioak klausula horiek interpretatzeko kontratistari emandako jarraibideen arabera.

 

11.- ESLEIPENDUNAREN BETEBEHARRAK.

Esleipendunak ondorengo betebeharrak izango ditu:

 

-      Lizitatzaileak euskararen ezagutza eta erabilera izatea nahitaezkoa eta ezinbestekoa da, baita lana egingo duten beste  pertsonak ere.

-      Altzoko turismoaren garapenean modu aktiboan parte hartu beharko du, Altzoko eskaintza turistikoari buruz Turismo Bulego edo puntu batek emango lukeen zerbitzua eskainiz. Esleipendunak horretarako, bertako ekintza eta formakuntzetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du.

-      Herriko marka erabili beharko da kanpo zein barne komunikazio eta euskarri guztietan.

-      Udalak edo udalarekin akordioa duten elkarteen ekintzak antolatzeko erraztasunak jarri beharko ditu.

-      Hondakinak. Altzo “zero zabor” herria izanik, zaborra sailkatzea derrigorrezkoa izango da (papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, organikoa, olioa,…). Organikoa esleipendunak konpostatu beharko du.

-      Irekitze ordutegi gutxienekoa hau izango da:

  1. Astelehenetik ostegunera gutxienez 6 ordu egunean Udalarekin adostutako ordutegian

  2. Ostirala, asteburuan eta jai egunetan 10:00etatik 00:00tara.

  3. Jai egun bezperan iluntzeko ordutegia 00:00ak arte luzatu beharko da.

  4. Festak, hileta edo zerbait berezia dagoenean irekita egoteko beharra.

  5. Astelehenetik ostegunera egun batez asteko atseden jaia hartu ahal izango da Udalarekin adostuta.

-      Opor egunak:.  Bi hamabostaldi eguneko oporrak egin ahal izango dira baina hauek ez dira izango Eguberrietan, Aste Santuetan eta ez Herriko Festetan. Udalarekin adostu behar dira

 

-      Bertako produktuen promozioa egin beharko du, bai zuzeneko salmenta eginez eta Tabernan kontsumorako eskainiz.

-      Esleipendunak komunetara bidean dagoen jangela garbi eta txukun mantendu beharko du eta jangela erabiltzeko aukera izango du Udalari eskatuta. 2. Faseko lanak hasten direnean aukera hori desagertu egingo da.

 

-      2. Faseko lanak hasten direnean izan ditzakeen eragozpenak inongo kalte ordainik jaso gabe jasan beharko ditu eta beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartu beharko ditu.

12.- KONTRATISTAREN LANEKO BETEBEHARRAK.

Kontratuak irauten duen bitartean, esleipendunak obligazioa izango du zergen, lanaren, Gizarte Segurantzaren eta laneko segurtasun eta higienearen alorretan indarrean dauden legezko xedapenak betetzeko; Administrazioak ez du erantzukizunik izango horiek betetzen ez badira.

Edozein arrazoi edo harremanekin, etengabe edo aldi baterako, esleipendunarekin kolaboratzen duten pertsonek esleipendunarentzako soilik lan egingo dute, eta, beraz, ez dute inolako harremanik izango Altzoko Udalarekin.

Altzoko Udalak edozein unetan eskatu ahal izango dio kontratistari galdagarria zaion araudi osoa betetzen duela egiaztatzeko justifikazioa.

 

13.- KONTRATISTAREN ERANTZUKIZUNA, KONTRATUA BETETZERAKOAN HIRUGARRENEI ERAGINDAKO KALTEEN GAINEKOA.

Kontratista izango da erantzule kontratua betetzeko beharrezkoak diren operazioen ondorioz eragindako kalte-galeren aurrean, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 214. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, Altzoko Udalak ez du batere erantzukizunik izango erakunde esleipendunaren ordezkarien, edozein titulugatik esleipendunarekin kolaboratzen duten pertsonen edo harentzako lana egiten dutenen ekintza edo omisioengatik.

 

14.- KONTRATUAREN ALDAKETAK.

Kontratazio-organoak kontratua aldatzeko eskubidea dauka, beti ere legearen mugen barruan eta legez emandako eskakizunak eta ondorioak beteta.

 

15.- KONTRATUA SUNTSIARAZTEKO ARRAZOIAK.

Kontratua suntsiaraziko da agiri honetan adierazitako kasuetan eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 223. artikuluan eta ondorengoetan eta 286. artikuluan eta ondorengoetan finkatutako kasuetan.

Kontratistari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik ezingo balitz formalizatu kontratua adierazitako epearen barruan, suntsiarazi egingo litzateke; kasu horretan, bermea galduko luke kontratistak eta bere kontura izango litzateke sortutako kalte-galerengatiko kalte-ordaina. Bestalde, kontratista horren hurrengo lizitatzaileari edo lizitatzaileei eslei dakieke kontratua –beren eskaintzen araberako ordenan–, esleipendun berriaren adostasunaz.

.

-III- KONTRATATZEKO PROZEDURA.

 

16.-LIZITAZIO-PROZEDURA, ESLEIPENA EGITEKO MODUA ETA ESPEDIENTEAREN TRAMITAZIOA.

Kontratu hau prozedura ireki eta tramitazio arrunt bidez esleituko da.

Nolanahi ere, Altzoko Udalak onuragarriena dela irizten dion eskaintzari esleituko dio kontratua; horretarako, kontuan hartuko ditu Agiri honetan jasotako alderdi guztiak.

 

17.- ESLEITZEKO IRIZPIDEAK.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 150. artikuluaren eta ondorengoen ondorioetarako, aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu Kontratazio Mahaiak, ondoren adierazten diren irizpide objektiboak aplikatuz.

Interesatuek II. eranskina betez  zinpean adieraziko dituzte esleitzeko irizpideak eta hala bada Memoria erantsita.

Udalak edozein momentutan eska dezake betetzen direla egiaztatzea indarrean dagoen legediak adierazitako agiriak aurkeztuz eta beranduenera ere esleipenduna suertatzen denak kontratua sinatzerako aurkeztu beharko ditu.

 

Hauek dira esleitzeko erabiliko diren irizpideak eta puntuak:

Hobekuntzak ordutegietan,  oporraldietan eta asteburu eta jai egunetan (Gabonak, Aste Santua, zubiak, jaiegunak...) Taberna urte osoan zehar zabalik edukitzeko konpromisoa.

GEHIENEZ, 10 PUNTU.

Zerbitzua hobetzeko bestelako eskaintzak (jarduerak antolatzea, herria ezagutaraztea, eskainiko diren zerbitzu gastronomikoak...).

GEHIENEZ, 10 PUNTU.

Esperientzia edota ikasketak.

-Sukaldaritzan: Puntu bat, urte bakoitzeko esperientzia edota ikasketagatik. Gehienez 3.

-Taberna eta dendan: Puntu bat, urte bakoitzeko esperientzia edota ikasketagatik. Gehienez 3.

-Turismo gaietan Puntu bat, urte bakoitzeko esperientzia edota ikasketagatik. Gehienez 3.

GEHIENEZ, 9 PUNTU.

Bertan bizi diren pertsonak kontratatzeko konpromisoa.

GEHIENEZ, 5 PUNTU.

Altzon erroldatuta egotea, gutxienez 2 urtez.

GEHIENEZ, 6 PUNTU.

Proposamen ekonomikoa hobetzea (10 €ko puntu 1)

GEHIENEZ, 10 PUNTU

Menajea (sukaldeko tresneria)

10 PUNTU

Elkarrizketa pertsonala .

Atal honetan kontutan izango da lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboetakoa den interesatua ere.

GEHINEZ, 20 PUNTU

 

18.- KONTRATATZEKO AHALMENA.

Proposamenak aurkez ditzakete jarduteko gaitasun osoa duten, kontratatzeko debekurik ez duten, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dauden eta beren kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala egiaztatzen duten pertsona naturalek edo juridikoek. Aitortu beharko da ahalmen hauek betetzen direla eta Udalak edozein momentutan eska dezake betetzen direla egiaztatzea indarrean dagoen legediak adierazitako agiriak aurkeztuz.

 

19.- PROPOSAMENAK AURKEZTEA.

Kontratazio honen espedientea eta berari lotutako dokumentazio teknikoa aztertzeko aukera egongo da Altzoko Udalaren bulegoetan astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, lizitazioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera, proposamenak aurkezteko epea amaitzen den arte; dena den, 2017-12-23tik 2018-01-07 arte (biak barne) etena egingo da eta 8tik aurrera kontatzen jarraituko da tarte hori harrapatuko balu.

Proposamenak leku eta ordutegi berean aurkeztu ahal izango dira, aipatutako iragarkia argitaratzen denetik zenbatzen hasita HAMABOST (15) EGUNEKO epearen barruan.

Epe hori baino beranduago aurkezten diren proposamenak ez dira onartuko, nahiz eta Posta Zerbitzuan epea amaitu aurretik entregatu zirela egiaztatu, baldin eta ez bazaio bidaltzen Kontratazio-organoari postaz bidalitako egun berean bidalketaren datari dagokion justifikazioa telex edo telegrama bidez.

Lizitatzaileek bi gutun-azal itxi (A eta B) aurkeztu behar dituzte; horietako bakoitzean jarri beharko du honako idazkuna: TABERNA, DENDA ETA INFORMAZIOA EMATEKO PUNTUA  USTIATZEKO, KUDEATZEKO ETA MANTENTZEKO PROPOSAMENA,  ALTZOKO UDALAREN SEGORETXEN.

Gutun-azal bakoitzean jarri behar dira pertsona edo enpresaren izena, proposamena sinatzen duenaren izen-abizenak eta ze izaerarekin aurkezten den; gutun-azal biak egon behar dira sinatuta.

A” gutun-azalak honako azpititulua izango du: “KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA KAUDIMENA”; eta ondorengo agiriak jaso behar ditu:

a) Lizitatzailearen Nortasun Agiri Nazionala, bere izenean jarduten badu. Gainera, beste pertsona edo erakunde baten ordezkari gisa jarduten badu, notario-ahalordea.

b) Lizitatzailea pertsona juridikoa denean,  eraketa edo aldaketa-eskritura eta identifikazio fiskaleko agiria.

c) I. eranskineko betekizun eta konpromiso agiria beteta eta sinatuta (Agiri honen 18. klausulan adierazitako AHALMENAK betetzen dituela egiaztatuz eta konpromezua hartuz Udalak eskatuko balio ziurtagiriak eta agiriak aurkeztuko dituela).

 

B” gutun-azalak honako azpititulua izango du: “PROPOSAMEN EKONOMIKOA ETA ESLEITZEKO IRIZPIDEAK”; eta ondoren adierazten diren agiriak jasoko ditu:

  1. II Eranskina beteta eta sinatuta

    b) Hala nahi izanez gero II eranskina edota 17. klausulan adierazitako esleitzeko irizpideak baloratzeko azaltzen dituen Lan Memoria.

     

    20.- KONTRATAZIO MAHAIA.

    Ondoren adierazten den bezala osatuko da Kontratazio Mahaia, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 10. puntuan ezarritakoaren arabera, eta Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea partzialki garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluari jarraiki:

     

    LEHENDAKARIA: Altzoko Udaleko alkatea edo berak izendatutako ordezkoa.

    MAHAIKIDEAK:

    - Altzoko Udaleko bi zinegotzi.

    - Halaber, Udalak izendatutako bi ordezkari, Taberna, Denda edota Turismo gaietan esperientzia edota adituak direnak.

    IDAZKARIA: Udaleko  Idazkari kontuhartzailea

    Mahaia balio osoz eratuta geratuko da Lehendakaria beste bi ordezkari  eta Idazkaria bertan baldin badaude.

     

    21.- ADMINISTRAZIOAREN ESKUMENAK.

    Kontratazio-organoak ondoren adierazten diren eskumenak dauzka, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 210. artikuluaren arabera:

    a) Kontratua interpretatzea.

    b) Kontratua betetzearen inguruko zalantzak

    ebaztea.

  2. Kontratua aldatzea, interes publikoko

arrazoiengatik.

  1. Kontratua azkentzeko erabakia hartzea eta

    ondoreak zehaztea.

    Kontratistari entzun egin beharko zaio, eta horretarako azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 211. artikuluan aurreikusitako izapideak egin beharko dira.

     

    22.- AGIRIAK KALIFIKATZEA ETA PROPOSAMENAK IREKITZEA.

    Behin proposamenak aurkezteko epea igaro ondoren, garaiz eta behar bezala jasotako dokumentazioa kalifikatzen hasiko da Mahaia (“A” gutun-azala), eta, akats materialik aurkituko balu, hiru egun balioduneko epea emango lioke lizitatzaileari akatsok zuzentzeko.

    Aurkeztutako eskaintzak (“B” gutun-azala) ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunaren hurrengo astearte baliodunean, 14:30etan.

    Proposamenak irakurri ondoren, beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu Mahaiak, proposamenok Agiri honetan ezarritako irizpideen eta ponderazioen arabera baloratzeko.

    Ondoren, eta hala badagokio, dagozkion txosten teknikoak jaso eta gero, Kontratazio Mahaiak esleipena egin behar duen Kontratazio-organoari aurkeztuko dio esleipen-proposamena, haren irizpenerako.

     

    23.- ESLEIPENA ETA FORMALIZAZIOA.

    Kontratazio-organoak honako errekerimendua egingo dio ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena aurkeztu duen lizitatzaileari: errekerimendua jasotzen duen hurrengo egunetik hasita bost egun baliodunen epearen barruan, aurkez dezala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea justifikatzen duen dokumentazioa, edo bestela, eman diezaiola baimena Kontratazio-organoari ziurtapen hori zuzenean eskuratzeko; bestalde, Kontratazio-organoak eskatuko dio lizitatzaileari justifika dezala benetan kontratua gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak jartzeko hartutako konpromisoa betetzeko baliabideak dituela ­–azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 64.2 artikuluaren arabera–, eta dagokion behin betiko bermea eratu duela.

    Behin eskatutako dokumentazioa jaso ondoren, Kontratazio-organoak dokumentazioa jaso ondorengo bost egun balioduneko epearen barruan esleitu beharko du kontratua.

     

    24.- BEHIN BETIKO BERMEA.

    Esleipendunak 1.200 €ko bermea jarri beharko du. Kontratua sinatzerako 600 € ziurtatu beharko dira eta beste erdia urtebetean zehar ordaintzea egongo da (gutxienez 50 € hileko). Kopuru hau ez ordaintzeak urtea bukatzean kontratua bukatzea ekarriko du.

    Berme hori honako bideetakoren bat erabilita era daiteke: Eskudirutan edo Zor Publikoko baloreetan;

     

    Bermea ez da itzuliko edo ezereztuko, berme-epea igaro eta kontratua behar bezala betetzen den arte.

    Berme horren bitartez erantzungo zaie azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 100. artikuluan jasotako kontzeptuei.

     

    25.- KONTRATUA FORMALIZATZEA.

    Esleipenaren jakinarazpena egiten denetik hamabost egun balioduneko epearen barruan formalizatuko da kontratua administrazio-agirian; agiri hori nahikoa izango da edozein erregistro publikotan sartzeko.

    Kontratua eskritura publikoan jaso dadila eska dezake kontratistak, eta bere kontura izango dira horri dagozkion gastuak.

    Kontratistari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, ezingo balitz kontratua adierazitako epearen barruan formalizatu, Administrazioak erabaki lezake kontratua bertan behera uztea eta eratutako behin-behineko bermea bahitzea.

     

    26.- ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

    26.1.- Altzoko Udalak eta esleipendunak beren gain hartu beharrekoak dira: kontratuaren xedeak, Agiri honen, Klausula Teknikoen Agiria eta indarrean dagoen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eta hori arautzen duten xedapen osagarriak.

    26.2.- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Esleipenduna ez badago Altzoko Udalean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda, esleipena jakinarazi eta hurrengo hamar eguneko epearen barruan formalizatu beharko du bere alta.

    26.3.- Zerga-betebeharrak. Zerbitzua ematearen ondorioz galdagarriak zaizkion zerga-betebehar guztiak bete beharko ditu esleipendunak.

    26.4.- Gizarte Segurantza. Esleipendunak langile autonomo gisa alta eman beharko du Gizarte Segurantzan, instalazioak ireki aurretik; horrela, Udalak ez du izango esleipen honetatik erator daitekeen batere erantzukizunik.

    Zorrotz bete beharko du Gizarte Segurantzaren lan alorrean indarrean dagoen araudia, eta lan-istripuen kontingentziak eta gaixotasun profesionalak estali beharko ditu, dagokion mutualitatearen bitartez.

    26.5.- Erantzukizun zibileko asegurua. Esleipendunak erantzukizun zibileko aseguruaren poliza aurkeztu behar du –egoki irizten dion Aseguru Konpainiarekin sinatutakoa–, 600.000 €-ko erantzukizun zibilia duena, bai eta kontzeptu horregatik ordaindutako primen ordainagirien kopiak ere. Kopia horiek kontratua sinatzean eta urte bakoitzaren hasieran aurkeztu beharko dira (txosten ekonomikoarekin batera).

    26.6.- Azpikontratatzeko debekua. Debekatuta dago edozein azpi-kontratazio egitea edo esleipenduna ordeztea, baldin eta Kontratazio-organoak ez badu horretarako berariazko baimenik ematen.

    Zerbitzuari lotutako langileen edozein aldaketa egin nahi bada, bermatu beharko da aldaketa horrek ez diola batere kalterik eragingo zerbitzuari, eta Altzoko Udalak onetsi beharko du, aldez aurretik, egin nahi den edozein aldaketa.

    26.7.- Oinarriak eta kontratua egikaritzea. Kontratuaren xede diren prestazioak egikarituko dira Administrazio-klausula Zehatzen Agiri honetan eta Klausula Teknikoen agirian jasotako klausulak beteta, eta Kontratazio-organoak eman ditzakeen jarraibideen arabera.

    26.8.- Arriskuak. Kontratuaren xede diren prestazioen arriskuak esleipendunaren kontura izango dira, eta ez du eskubiderik izango kalte-ordainik jasotzeko galerengatik, matxurengatik edo kalteengatik.

    26.9.- Eskritura publikoa. Esleipendunak eskatuko balu kontratua eskritura publikoan formalizatzea, bere kontura izango dira horren ondoriozko gastuak.

    26.10.- Langileak kontratatzea. Halaber, esleipendunaren ardura izango da bere eginkizunetan laguntzeko egoki irizten dizkion langileak kontratatzea, bai eta haiei ordainsaria ordaintzea, Gizarte Segurantzarako kotizazioa zein langile horien lanaren ondorioz sortzen diren era guztietako gastuei, zergei eta betebeharrei aurre egitea eta gaur egun dauden edo etorkizunean sor daitezkeen zerga, tasa eta arielak ordaintzea ere. Behar bezala egiaztatu beharko du Udalaren aurrean alderdi horiek guztiak betetzen dituela, eta, zehazki, kontratatzen dituen langileen Gizarte Segurantzarako kotizazioaren eskakizuna betetzen duela.

    26.11.- Establezimenduko gastu guztiak esleipendunak ordainduko ditu; argindarra, telefonoa, ura, zaborrak…

    26.12.- Halaber Esleipendunak ordaindu beharko ditu eraikinaren mantentze-lanen, dagoen ekipamenduaren mantentze-lanen, konpontze-lanen eta/edo ordezteen ondoriozko gastu arruntak zein eraikinak dituen ondasun suntsikorrenak.  Eraikinaren mantentzeari eragiten dioten kasu berezietan (aldizkakoak ez direnean), aztertu egingo da gastu horiei aurre egiteko Altzoko Udalak bere ekarpena egiteko aukera.

     

    27.- ONDASUNAK ETA INSTALAZIOAK KONTRATISTAREN ESKU JARTZEA

    Kontratua formalizatu ondorengo hamabost egun naturalen epearen barruan jarriko ditu Udalak kontratistaren esku zerbitzuari atxikitako instalazioak eta elementuak (Sukaldeko tresnak: kazolak, zartagiak, kutxiloak, kazo eta kutxara handiak Udalak jarriko ditu ez baditu esleipendunak norberak ekartzen eta 17. Puntuko 10 puntuak jasoz. Tabernako bajila, kristaleria eta kuberteria esleipendunak jarri behar du). Agiri batean inbentarioa egingo da eta emate horri dagokion akta jasoko da, eta esleipendunak eta kontratuaren arduradunak sinatu beharko dute. Ondasun horiek Udalaren eskura pasatuko dira kontratua amaitzen denean, kontratu sinatzerakoan utzitako moduan eta kopuruan. Horrela ez balira itzuliko fidantza erabiliko da txukunketak, konponketak edota erreposizioak egiteko. Nahikoa ez balitz erreklamazioa dagokion bidetik gauzatuko da.

     

    Halaber, esleipendunak ustiapenaren esku jartzen dituen ondasunen entregaren akta ere jasoko da; ondasun horiek Udalaren jabetzakoak izatera ez dira pasako eta pasatuko balira esleipendunak hala nahi duelako, indemnizazio edo ordainik gabe pasako dira.

     

    28.- ZEHAPENAK ESLEIPENDUNARI.

    Kontratuan xedatutakoaren urraketak arintzat, larritzat eta oso larritzat sailka daitezke, zerbitzua gauzatzerakoan esleipendunak egiten dituen arau-hausteen ondoreetarako.

     

  2. Oso larriak:

     

    - Bi ez-betetze larri eginez gero.

    - Zerbitzua ez ematea edo ezarritako ordutegia ez betetzea hilabete bereko bost egunetan zehar (jarraian edo ez) edo zazpi egunetan hiru hilabeteko aldiaren barruan, baldin eta horretarako justifikaziorik ez badago eta Udalaren baimenik ez badauka.

    - Kontratuaren xede diren ondasunen gaineko kalteak eragitea, baldin eta kontratistak horretarako intentzionalitatea izan badu eta zabarkeriaz jokatu badu.

    - Zerbitzuaren erabiltzaileei eraso egitea edo haiekiko errespetua larriki galtzea.

    - Zerbitzuarekiko zabarkeria larria.

     

  3. < > 

     

  4. Esleipena egiteko erabakigarriak izan diren konpromisoak ez betetzea.

  5. Inolako justifikaziorik gabe aldatzea klausulen agiri honetan zehaztutako zerbitzuak.

  6.  Instalazioei baimendu gabeko erabilerak

    ematea.

  7.  Baimendu gabeko obrak edo aldaketak egitea.

  8.  Kontratatutako zerbitzua, osorik edo zati batean, lagatzea, azpierrentan ematea edo eskualdatzea, edozein modu edo tituluren baitan.

     

  9. Kontratuko funtsezko betebeharrak ez betetzea dakarren beste edozein arau-hauste.

  10. Eraikinaren erabilerak aldatzeari edo hobetzeari buruzko Udalaren aginduak ez betetzea, Administrazio jarduleak beharrezkotzat jotzen dituenean.

  11. Agiri honetan definitutako edozein zerbitzu ematean aldaketak egitea justifikatutako arrazoirik gabe.

  12. Zerbitzua ustiatzen hasteko agiri honetan ezarritako epea ez betetzea.

  13. Langileekiko lan edo gizarte alorreko betebeharrak ez betetzea.

  14.  Urtebeteko aldiaren barruan lau ez-betetze arin egitea.

  15.  Zerbitzua ez ematea edo ezarritako ordutegia ez betetzea hilabete bereko bi egunetan zehar (jarraian edo ez) edo lau egunetan hiru hilabeteko aldiaren barruan, baldin eta horretarako justifikaziorik ez badago eta Udalaren baimenik ez badauka.

  16. Udalak eskatutako zerbitzuei eta kolaboratzeari uko egitea, eta dagokion lehentasunik ez ematea.

     

     

  17. < >

    Ez-betetze arintzat joko dira agiri honetan ezarritako betebeharren eta aplikagarria den gainerako araudian larritzat jotzen ez diren gainerako ez-betetze guztiak.

     

    Altzoko Udalak baloratuko du aurreko paragrafoetan jasotzen ez den beste edozein faltaren larritasuna.

     

    Zehapenak:

     

    - Arau-hauste arinetan, beti, ohartarazpena egingo da eta 150 € arteko isuna ere jani ahal izango da.

     

    - Arau-hauste larrietan 150 €tik 601 €ra arteko isunak jarriko dira.

     

    - Arau-hauste oso larrietan 601 €tik 1.503 €ra arteko isuna jarriko da eta kontratua amaitutzat ematea ere gertatu ahal izango da.

     

    Esleipendunak zerbitzu publikoa zuzen ematea arriskuan jarriko lukeen arau-hauste larria egingo balu, Udalak ustiapenaren bahiketa agindu ahal izango du.

     

    Hiru ohartarazpen urte betean pilatzeak kontratua amaitutzat ematea ekarri ahal izango du.

     

    Era berean, bi arau-hauste larri edo bat oso larria egiteak kontratuaren aututzat ematea ekarriko du.

     

     

    Arau-hauste larri edo oso larriak behin eta berriro egiteak kontratua amaitutzat ematea ekarriko du.

     

    Edonola ere, aipatu diren egoera horietan ez da kalte-ordainik jasoko Altzoko Udalarengandik.

     

     

    Prozedura

     

    Zigorrak jartzeko, dagokion aurkaritza espedientea abiarazi beharko da, eta aukera emango zaio interesdunari.

     

    Alkateak izango du zigorrak jartzeko ahalmena.

     

    Gauza bat da zigorra jartzea, eta beste bat zigorra eragin duten gertaerek kontratuan izan ditzaketen ondorioak eta emakidunak kalte-galerak ordaintzeko izan dezakeen betebeharra.

     

    Arau hauste larriak edo oso larriak behin eta berriz egiteak kontratua suntsiaraziko du, eta ezgaitzat hartuko da emakiduna.

     

    29.- KONTRATUA SUNTSIARAZTEA.

    Kontratua suntsiaraziko da Agiri honetan adierazten diren kasuetan, eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 223. eta 308. artikuluetan finkatzen direnetan; eta Kontratazio-organoari dagokio erabakia hartzea, ofizioz edo kontratistak hala eskatuta.

    Kontratistaren erruz suntsiarazten denean kontratua, behin betiko bermea bahituko da; gainera, kontratistak kalte-ordaina ordainduko dio Administrazioari sortutako kalte-galerengatik, bermeaz gaindiko kopuruan.

     

    30.- ZERBITZUA, ONDASUNAK, OBRAK ETA INSTALAZIOAK UDALAREN ESKUETARA ITZULTZEA

    Kontratua amaitzen denean, Altzoko Udalari itzuliko zaizkio –jabari osoan–, kargarik eta grabamenik gabe, zerbitzuari atxikitako eta inbentarioan jasotako Udalaren jabetzako obra, instalazio eta ondasun guztiak, bai eta kontratistak zerbitzua emateko erositakoak; horiek guztiak funtzionamendurako eta kontserbazioko egoera onean itzuli behar dira. Itzulera hori islatuta geratuko da jasotzeko akta formalean; akta hori izenpetu behar dute esleipendunak eta kontratuaren arduraduna den Zinegotziak, zerbitzua amaitu ondorengo hamabost egun naturaleko epearen barruan, Eta Tokiko Gobernu Batzordeari akta horren berri eman beharko zaio.

    Betebehar hori betetzen dela bermatzeko, kontratua amaitu baino sei hilabete lehenago, Udalak izendatutako kontratuaren arduradunak ondasunen eta instalazioen kontserbazio- eta mantentze-egoera aztertuko du eta kontratistari jakinaraziko dio ze konponketa egin behar dituen aurreikusitako baldintzetan mantentzeko, Udalari baldintza onetan itzultzeko helburuz.

    Jarduketaren bat egin beharra dagoela ebatzi eta kontratistak ez badu hori emandako epearen barruan betetzen, Udalak berak egikarituko du beharrezkoa dena kontratuaren behin betiko bermearen kontura; horrez gain, kontratistaren ez betetze larriagatiko ebazpena ere eman liteke. Halaber, Udalak zerbitzua bahitzeko erabakia har lezake eta zerbitzua ematearen ardura aldi baterako –edo, are, kontratua amaitu arte– bere gain hartu; horretarako, kontratistaren langile eta material berberak erabil litzake. Horrez gain, baina, kalte-ordaina ere ezar liezaioke kontratistari, bere jokaerak Udalari sortu ahal izan dizkion kalte-galerengatik.

I ERANSKINA

 

Izena: __________________________________________________________

Helbidea: _______________________________________________________

N.A.N.: ___________________ (honekin batera doa kopia).

Norbere izenean,

Edo zein enpresaren izenean: ________________________________________ Enpresaren IFK: ___________________

 

 

 

            ADIERAZTEN DU:

 

            Ezagutzen duela ALTZOKO HANDIA EZAGUTARAZTEKO, TABERNA, DENDA ETA INFORMAZIOA EMATEKO PUNTUA USTIATZEKO, KUDEATZEKO ETA MANTENTZEKO,  ALTZOKO UDALAREN SERGORETXEN, ADMINISTRAZIO-KONTRATU BEREZIA ARAUTUKO DUTEN ADMINISTRAZIO-KLAUSULA ZEHATZEN PLEGUA.

 

            Eta era berean,            ZINPEAN AITORTZEN DUT:

 

Pleguko 18. Puntuan eskatzen diren kontratatzeko ahalmenak betetzen ditudala, hau da, jarduteko gaitasun osoa dudala, kontratatzeko debekurik ez dudala,  zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean nagoela eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala dudala esleipen honetan aurkezteko.

 

Halaber aitortzen dut ahalmen hauek betetzen direla egiaztatzeko indarrean dagoen legediak adierazitako agiriak aurkezteko konpromezua hartzen dudala jakinik Udalak edozein momentutan eska diezadakela eta beranduenera ere esleipenduna banintz kontratua sinatzerako aurkeztuko ditudala.

 

Amaitzeko hitza ematen dut kontratatua izaten banaiz, bereziki 11. Puntuan agertzen diren betebeharrak, Pleguko gainontzekoak eta indarrean dagoen legedian agertzen diren guztiak betetzeko konpromezua hartzen dudala kontratuak dirauen denbora guztian.

                                                                       (Data eta eskaintza-egilearen sinadura)