2016KO ABENDUAREN 11n, AZOKA ALTZON
2016·11·15
2016KO ABENDUAREN 11n, AZOKA ALTZON
Beteko da herriko plaza abenduaren 11an, 20 postutik gora jarriko baitira bertan etortzen diren guztien erakusgarri. Goizeko 10:00etatik-14:00etara aukera ederra izango dute bertaratzen direnak hainbat produkto ikusi, dastatu eta erosteko.
Era guztietako produktuak izango dira Altzon igandean, besteak beste ondorengo zerrendan ageri direnak:
Herriko produktuak: Berakoetxea, Goikoetxea, Bordaberri, Zuaznabar, Olazabal eta Eskolakoak
Artisautza: Miren Garikano, Pablo Azurza, Zuriñe Peñagarikanoet Nekane, Edurne Sudupe, Nerea Elola, Joseba Jimenez, Ihintza Larrañaga eta Izaskun Iraola
Ogia eta Gozokiak: Aldaba Zahar, Ogi Ona, Ainhoa Uzkudun
Hestebeteak: Mahala eta Ana Mari Amiano
Ardoa, olioa, pateak, fruta, loreak...
Azokak irauten duen bitartean, herriko gazteek taberna prestatuko dute eta inguratzen denak aukera izango du mota guztietako pintxoak jateko eta zerbait edateko. Taloak ere izango dira. Jakin, Elordi Elkartea ere zabalik egongo dela eta nahi duen guztiak bertaratzeko aukera izango duela.
Igandean gozatu bat hartu nahi baduzu hurbildu Altzoko altzora!!!