Albisteak eta Agenda

Atzealdea

XXII. olentzerotan jakinminez

XXII. OLENTZEROTAN JAKIN-MINEZ: abenduak 9, 14, 15, 17, 18, 20, 21, 22 eta 30

2018·12·04


Abenduak 9, igandea

 

u AZOKA EGUNA

Hirugarren aldiz egingo da Azoka eguna herriko plazan, 10etatik 14:00etara. Eguraldi euritsua egokituz gero, frontoian izango da. Bertan ekoiztutako produktuak eta gonbidatuek ekarritakoak ikusi eta erosteko aukera izango da. Produktu ugari bertaratuko da, hara nola, babarrunak, azak, porruak, gaztak, yogurrak, sagarrak, intxaurrak, arrautzak, eztia, opilak, gozokiak, ogiak, taloak, odolkiak, mondejuak, txorizoak, sagardoa… baita, artisautzako lanak, makilak, xaboiak, ukenduak, belarrak… eta abar.

 

Abenduak 14, ostirala

 

u MUSIKA EMANALDIA

Ordua: arratsaldeko 6,30ak.

Partehartzaileak:  Loatzo musika eskolako ikasleak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

ªªªªªªªªªªªªªªªªªªªªªªªªªª

 

 

u LEHEN BIDEOMARATOI-FESTA

Gai baten inguruan (GIZA BALIOAK) bideo labur bat egin behar da taldean. Bi kategoria izango dira: 12 urtetik beherakoak eta gorakoak. Kategoria bakoitzeko lehen talde sailkatuak izango du saria. Bideoak Batzarremuño liburutegian entregatu behar dira eta abenduaren 14a izango da azken eguna. Etxeetara banatu den esku-orrian aurkituko dituzu xehetasun gehiago.

 

 

Abenduak 15, larunbata

 

u GURE HAUNDIAREN IBILERAK

herri antzerkiaren bideo-proiekzioa

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

u KANTU - AFARIA

Non: Herriko Ostatua.

Ordua: iluntzeko 9ak.

Menua: urdaiazpikoa, askotariko frijituak, txekor saiheskia

erreta eta hostopila betea postrerako.

Edariak: ura, urteko ardoa, sagardoa eta kafea.

Prezioa: 22 €.

Aforoa: 58 pertsona. Izen ematea: Herriko Ostatua.

Azken eguna: abenduak 12, asteazkena.

 

Abenduak 17, astelehena

 

u  “GASOILA, GASOLINA edo ELEKTRIKOA…

Nolakoa izango da etorkizuneko ibilgailua eta zein erabilpen izango du?”

 

Solasaldia: Jokin Aldazabal Euskadi Irratiko kazetaria eta Ekosfera programaren arduraduna da. Javier Oskoz Don Boscoko Automozio eta Marketing arduraduna da.

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

Abenduak 18, asteartea

 

u  “EUSKAL HERRIKO BASOAK, GAITZAK eta AUKERAK”

Solasaldia: Iñaki Aizpuru

        (NATURZAINTZAko biologoa, botanikoa).

                    Amaia Urkola

        (Gipuzkoako Foru Aldundiko baso-osasun teknikaria).

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

Abenduak 20, osteguna

  

u LIBURU AURKEZPENA

 

è “Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak”

è “Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa”

Aurkezleak: Koldo Izagirre idazlea, Karmele Gorroño

eta Irene Irureta Irrimarrako sortzaileak eta Erein

argitaletxeko ordezkaria.

Ordua: arratsaldeko 2,30ak (edonorentzat).

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

èèèèèèèèèèèèèèèèèèèèè

 

u  “ALARDEAREN SEME-ALABAK” pelikularen proiekzioa eta solasaldia

Gaia: Irun eta Hondarribiko Alardeetan emakumeen parte

hartzeak eragindako eztabaida aztertzen du pelikulak.

Solaskideak: Ixabel Alkain eta Elizabeth Olaskoaga.

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

 

Ixabel Alkain (Hondarribia, 1961)

irakaslea da langintzaz, baita Jaizkibel

konpainiaren aurpegi eta ahots

ezagunetako bat. Lehen kapitaina izan

zen eta garesti ordaindu zuen.

 

 

Elizabeth Olaskoaga (Hondarribia, 1965) sexologo eta Hirusta Kolektiboko kidea da. Pedagogia ikasketak egin ondoren sexologiaren munduan sartu zen aholkularitzan eta irakaskuntzan. Nerabeekin, gurasoekin, emakume taldeekin. UEUkidea. Jaizkibel konpainiako kide ere bada.

                                                                                                          

  

Abenduak 21, ostirala

 

u NERETIK”

  

Bertso musikatuak: Andoni Egaña.

Musikaria: Jon Ostolaza (trikitia)

Ordua: arratsaldeko 7ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

“Aspaldian nuen asmoa nik idatzitako bertso-sorta batzuri

osotasun bat eman eta jendaurrean aurkeztekoa”.

 

 

èèèèèèèèèèèèèèèèèèèèè

 

Abenduak 22, larunbata

 

u  “BELDARTXO JATUNA” (mikroantzerki-ikuskizuna)

Tximeleta eder baten istorioa kontatzen dute DIDAU ANTZERKI FAKTORIAkoek. Arrautza batetik sortu den beldar txikia tximeleta bihurtuko da halako egun batean. Aktoreez gain, txotxongilo, zuzeneko abesti, gitar eta perkusioek lagunduko dute istorio eder honen ikuskizuna.

Ordua: arratsaldeko 5ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

èèèèèèèèèèèèèèèèèèèèè

 

u LEHEN BIDEOMARATOI-FESTA – Bideoen proiekzioak eta sari-banaketa

 

Ordua: arratsaldeko 6,30ak.

Tokia: Batzarremuño Kulturgunea.

 

èèèèèèèèèèèèèèèèèèèèè

u TALO-JANA

    Ordua:

            „ umeak eta gaztetxoak: iluntzeko 8ak.

            „ gazteak eta helduak: iluntzeko 9ak.

   Tokia: Elordi Elkartea.

   Menua: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta, txokolatea eta gaztainak.           

   Prezioa:

                           „ ume eta gaztetxoak:         6 €

                           „ ikasle gazteak:                12 €

                           „ helduak:                          18 €

 

Abenduak 30, igandea

 

ET INCARNATUS ORKESTRAren emanaldia

Ordua: arratsaldeko 16:30ak.

 

Tokia: Altzo Muñoko eliza.