Albisteak eta Agenda

Atzealdea

UDALEKU IREKIAK 2017

Aurten ere udaleku irekiak antolatuko dira haur eta gaztetxoentzat

2017·06·02


Aurten ere haur eta gaztetxoentzat “Uda 2017” antolatu nahi dugu. Aurtengo ludotekaren ezaugarri batzuk hauek dira:


•Haur eta gaztetxoak 3 urtetik 10era bitartekoak izango dira


•Ekainaren26tik uztailaren 28ra, biak barne izango da.


•Ordutegia, goizeko 10etatik eguerdiko 13tara. Ekintza batzutan beranduago amaitu daiteke, baina aurrez beti informatuta egongo da.


•42 euroko kuota ordaindu behar da haur edo gaztetxo bakoitzeko izena ematen den momentuan.


•Egitaraua aurrerago landuko da eta  joku, ekintza eta kirol jarduera dibertigarriak antolatuko dira.

 


Hortaz, ludotekan parte hartzeko interesa duzuen haur eta gaztetxok, Udaletxean izena eman behar duzue ekainaren 12rako (12a barne).