Albisteak eta Agenda

Atzealdea

SAHARAR ERREFUXIATU KANPAMENTUETARAKO BILKETA

Otsailaren 1era arte, Sahar errefuxiatu kanpamentuetarako bilketa egingo da Altzon

2018·01·24


Urtero garai honetan egin ohi den bezala, saharar errefuxiatu kanpamentuetara bideratuko den produktu mota ezberdinen bilketa egingo da Altzon ere. Horretarako bilketa txokoak  jarriko dira, bat Udaletxeko ezkaratzan, beste bat liburutegian  eta bestea eskolako sarreran, otsailaren 1era arte. Aurten hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzat eta helduentzako pixaohialak.

 

Bestalde Midyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzeko proiektua aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jasotzen ere ari direnez, hauentzako koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak ….. jasoko dira.