Eduki publikatzailea
Atzealdea

MORTXO MOREA

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Martxo Morea antolatu dute Altzoko (B)eroa Talde Feministak, Mariren Alabak eta Udaleko Berdintasun Sailak. Animatu eta parte hartu!

2019·03·01


Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Martxo Morea antolatu dute Altzoko (B)eroa Talde Feministak, Mariren Alabak eta Udaleko Berdintasun Sailak

Bide batez aipatu, Altzoko Udalak bat egiten duela Martxoaren 8an (Emakumeen Nazioarteko Eguna) “HETEROPATRIARKATU KAPITALISTARI PLANTO” lelopean egingo diren ekimenekin eta Altzotar guztiak gonbidatzen dituela eskualde mailan Martxoaren 8an bertan antolatu diren mugimendu eta ekintza ezberdinetan parte hartzera. Era berean, MARTXO MOREA barruan gure herrian egingo diren ekintza ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituzte

 

MARTXO MOREA 2019

 

» Martxoak 8

 

Greba Orokorra: goizeko 9:30etan Altzoko frontoi atzeko aparkalekuan elkartuko gara. Ondoren kotxe karabanaz Tolosara joango gara, 12:00etako manifestazioan parte hartzeko. Ondoren, bazkaria izango da Zerkausin, norberak eramanda.

19:00etan manifestazioak Tolosan eta Donostian.

 

» Martxoak 9

 

“TUPERSEX”, trebatze erotikoa eta jabekuntza sexuala helburu duen hartu-emana, “La maleta roja”ko Virginia G. sexologarekin, arratsaldeko 17:30etan, Batzarremuñon.

 

Gorputzaren eta sexualitatearen ezagupena jorratuko da eta sex-shopetan aurkitu daitezkeen gailu eta produktuen inguruan ikasiko dugu, modu entretenigarri eta dibertigarrian.

 

Produktuak salgai egongon dira. Norbait interesaturik baldin badago, eskaera egin ahalko du.

 

Saioaren iraupena 2 orduko izango da.

 

Ondoren afaria Herriko Ostatuan. Izen-ematea Herriko Ostatuan bertan (943652262) edo Udaletxean (943652413), martxoaren 7rako.

 

» Martxoak 15

 

“Argentina, aborto legala orain” solasaldia Oihane Artolaren eskutik, 19:00etan Batzarremuñon. Bertako “Las Bomberas” erakundeko partaide bati egindako elkarrizketaren berri emango digu.

 

» Martxoak 22

 

IRRINTZI tailerra Amaia Garcia Uriondo bermeotarraren eskutik, 19:00etan Batzarremuñon. Irrintziak botatzeko teknikak eta osasunean dituen onurak erakutsiko dizkigu. Berak dioen moduan “irrintzia gure kulturaren parte izan da eta da. Irrintzia poztasuna, amorrua, goibeltasuna… adierazteko erabili izan da.

 

 

 

Irrintzi bat botatzen denean, gorputz osoa erabiltzen da hots hori sortzeko. Onura asko ditu: arnasketa kontrolatzen laguntzen du, zoru pelbikoa askatzen…”

 

Tailerrak 2 orduko iraupena izango du.

 

HELBURUAK:

 

  • Oihuari buruzko ezagupenak ematea

  • Norberaren soinua hobetzea

  • < >

    Jende gehiago animatzea irrintziak botatzea

 

Tailerra 16 urtetik gorako edonorentzat zuzendua izango da.

 

» Martxoak 23

 

17:00etan ipuin kontaketa Batzarremuñon, Leire Zinkunegiren eskutik: EDURNEZURIREN IPUIN BERRIA kontatuko digu, edertasun eta harreman eredu anitzak, autonomia edota emakumeek naturarekin duten erlazioa landuz.

 

Haur eta familiei zuzendua.

 

» Martxoak 30

 

17.00etan, HAIRSPRAY pelikula Balioanitzeko gelan.

 

19.30etan, ERRADIKALAK GINEN antzezlanaren entsaio orokorra, 16 urtetik gorakoentzat.

 

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.