Albisteak eta Agenda

Atzealdea

BEGIRALEAK BEHAR DITUGU 2018KO ALTZOKO UDALEKU IREKIETARAKO

Interesatuak kurrikulum-a ekarri Udaletxera maiatzaren 25erako. Ezinbestekoa da 18 urtetik gorakoak izatea edo 2018an betetzea eta euskaraz jakitea.

2018·05·17


ALTZOKO UDALEKU IREKIAK 2018

BEGIRALEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

 

2018ko ekainaren 25etik uztailaren 27ra udaleku irekiak antolatu ditu Altzoko Udalak 2006 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrentzat. Honela, udaleku hauetan begirale gisa aritzeko deialdia luzatzen dizuegu.

 

Begiraleen kontratazioa ekainaren 21etik uztailaren 27ra bitartekoa izango da.

Begiraleak hautatzerako garaian, hautagaiek bete behar dituzten ezinbesteko baldintzak honako hauek izango dira.

 

  1. 18 urtetik gorakoak izatea edo 2018 urtean betetzea.

  2. EGA edo HABE-ren 3. maila izatea. Eduki ezean, euskara ezagutza eta erabilera maila altua izatea baloratuko da.

     

    Bestalde, aukeratzerakoan baloratuko da:

     

  3. Begirale titulua izatea (5 puntu gehienez)

  4. Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolak: 5 puntu

  5. Beste eskolak: 3 puntu

  6. Lan esperientzia (5 puntu gehienez)

  7. Udaleku itxi eta irekietan hamabostaldi bakoitza 0,5 puntu.

  8. Altzotarra izatea (5 puntu)

     

    Aukeratuen artean berdinketarik egongo balitz, zozketa bidez erabakiko da.

     

    Aukeratuak izan diren hautagaiek, adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, besteak beste.

     

    Beraz, interesa duenak kurrikulum-a ekarri beharko du Udaletxera,  maiatzaren 25erako. Ez da onartuko epez kanpoko izen-ematerik.

     

    Informazio gehiago 943652413 telefonoan edo udala@altzo.eus helbide elektronikoan.