XXIII. olentzerotan jakinminez
03·12·2019
ABENDUAK 8, IGANDEA
AZOKA EGUNA
Ordua: 10:00etatik 14:00etara
Tokia: Plazan (euria bada, frontoian)
Laugarren aldiz antolatuko da Altzoko Azoka Eguna. Bertako eta inguruko ekoizleak izango dira bertan, beren produktu (barazkiak, esnekiak, fruituak, ogi eta gozokiak, jakiak: odolki, mondeju, …) eta artisautza lanekin (xaboiak, ukenduak, eskulanak …). Talo egileak ere izango ditugu bertan, taberna jarriko dute gazteek, eta eskaintzen dena ikusteko, dastatzeko eta erosteko ez ezik, lagunartean eguarte ederraigarotzeko aukera eskainiko du.
ABENDUAK 13, OSTIRALA
LOATZO MUSIKA ESKOLAREN EMANALDIA
Ordua:18:30etan
Tokia:BatzarremuinoKulturgunea
Loatzo musika eskolako Altzoko eta inguruetako herrietako musikari gaztetxo eta gazteek eskainitako kantu eta musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
ABENDUAK 16, ASTELEHENA
XABOIA EGITEN IKASTEKO TAILERRA
Ordua:19:00etan
Tokia:Elordi Elkartea
Amaia Garmendiak garbigailurako xaboia egiten erakutsiko digu, baita ontzi-garbigailurako xaboia egiten ere. Ikasle bakoitzak etxetik bote txiki bat ekarri beharko du etxera eraman ahal izateko bertan egindako xaboia, ahal bada kristalezkoa, plastikoaren erabilera murrizteko.
ABENDUAK 17, ASTEARTEA
"PAPE NIANG. HASIERA BERRI BAT" liburuaren aurkezpena
Ordua: 19:00etan
Tokia:BatzarremuinoKulturgunea
“Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik…”Senegaldik Bilborako bidean, migrazio prozesuan PapeNiang-ekbizitako barne-bidaia ekarri duliburura MikelGarcia Idiakez ARGIAko kazetariak.Pepe eta Mikelek aurkeztuko dute liburua eta, ondoren, haiekin solasaldiaegiteko aukera izango da.
ARGIAK Bilboko senegaldarren MboloMoyeDooleplataforma-rekinelkarlanean INOR EZ DA ILEGALA proiektuaren baitanegindako liburuada hau. Bertan erosi ahal izango da, eta erosketa bakoitzeko 2 euro liburua wolof hizkuntzanargitaratzeko eta migratzaileen artean doan banatzeko erabiliko da.
ABENDUAK 18, ASTEAZKENA
DIAMETRO 200 eta LARRABETZUKO ESKOLA: garaiko eta bertako produktuekin hornitutako bi esperentzia
Ordua: 19:00etan
Tokia: Udaletxea
Zergatik bertako elikagaiak? Zergatik garaikoak? Garaiko eta bertako produktuen aldeko apustua egin duten eta, egun, arrakasta handiz funtzionatzen ari diren bi proiektu ezagutuko ditugu. Larrabetzuko eskolako jangela eta Orona kooperatibako jatetxeko esperientziak barru-barrutik ezagutzen dituztenbi hizlari izango dira Altzon horretara bultzatu dituzten arrazoiak azaltzeko:
Aner Gorostiola, Larrabetzuko eskolako kidea
Fede Pacha,Oronako jatetxeko arduraduna.
Solasaldiaren ondoren gazta ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango da.
ABENDUAK 19, OSTEGUNA
ASISKO URMENETA: EUSKALHARIA
Ordua: 19:00etan
Tokia:BatzarremuinoKulturgunea
Nafarra jaiotzez (Iruñea, 1965), Behe Nafarroako Hozta herrian bizi da egun. Korrok eta Napartheidfantzinetan eman zituen lehen urratsak. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura landu ditu.ETBko Gure Kasa saioan ikusi dugu azken aldian. 2019ko ilustrazio modalitateko Euskadi Literatura Saria eman dioteAztiHitza:Xahoren Biografia lanarengatik. Euskal Herria eta euskal herritarrak, irudimena eta irudia beti presente dira bere lanetan, begirada zorrotza, kritikoa eta ironia komikira eta hitzetara ekarriz, euskal haria txirikordatuz.Hitz eta marrazki ariko zaigu.
ABENDUAK 20, OSTIRALA
PETTI
Ordua: 19:00etan
Tokia:BatzarremuinoKulturgunea
Pettibakarlari nafar bikainaren kantaldiaz gozatzeko aukera izango dugu Altzon. Hainbat bakarkako disko kaleratu ditu beratar honek, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota BarrenceWhitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Petti berezi egiten dute, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakonak, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebeziak eta taula gaineko indar basak.
ABENDUAK 21, LARUNBATA
ZIRKO TAILERRA
Zirika Zirkus taldeko artistek eskainiko dute tailerra. Ume guztiek artista bat daramate barruan. Artista hori ateratzen lagunduko diete tailer honetan, zirku mundura hurbildu eta ezinezko dirudiena litekeena bihur daitekeela frogatuz: orekak, malabareak, dantzak, clown-ak … dena umorez eta maitasun handiz.
Ordua: 16:30etatik 18:00etara
Tokia: Plazan (eguraldi txarra bada, Eskolako jolastokian)
Ondoren, aurpegiak margotzera!
(udaletxe azpiko lokalean)
TALO JANA, Elordi Elkartean
Ordua:
Umeak eta gaztetxoak, 20:00etan
Gazteak eta helduak: 21:00etan
Tokia:Elordi Elkartea
Otordua: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta, txokolatea eta gaztainak.
Prezioa:
Ume eta gaztetxoak: 6 €
Ikasle gazteak: 12 €
Helduak: 18 €