KULTUR-KIROL IKASTAROAK 2019/2020
09·09·2019
KULTUR-KIROL IKASTAROAK 2019/2020
Jarraian ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroen berri ematen da. Ikastaroa aurrera eramateko, gutxienez 8 laguneko taldea osatu beharko da. Ikastaroan izena ematen duenak, urte osorako konpromezua hartzen du eta tarifak ere urte osokoak izango dira, ordainketa izen-ematearekin batera egin beharko delarik.
-
HELDUEN SOINKETA: astelehen eta asteazkenetan 16:30etatik 17:30etara eta ostiraletan 10:30etatik 11:30etara izango dira saioak, Batzarremuñoko gelan. Interesatuak udaletxean izena eman behar duzue eta 72 €ko kuota ordaindu. Ikastaroa irailaren 16an hasiko da.
-
YOGA IKASTAROA: astelehen eta asteazkenetan 20:15etatik 21:45etara Batzarremuño eraikinean eskainiko da. Lehendabiziko saioa urriaren 2an izango da eta interesatuak udaletxean izena eman behar duzue irailaren 25a baino lehen. Ikasturte osoko kuota 170 €koa da.
-
DANTZA IKASTAROA: aurreko ikasturteetan bezala, aurtengoan ere dantza ikastaroa eskainiko da. Izena Udaletxean eman beharko da irailaren 20a baino lehen. Urteko kuotak ondorengo hauek izango dira:
Haur 1: 55 € 2 haur: 98 € 3 haur: 130 €
Behin-behineko ordutegiak udaletxe azpiko iragarki-taulan daude; nahiz eta matrikulazioaren arabera, aldaketak egon daitezkeen.
-
EUSKARA IKASTAROA: Aurreko urteetan bezala, Altzoko Udalak 2019/2020 ikasturtean ere, taldeak osatzen badira euskara ikastaroak herrian bertan eskainiko ditu. Udalak diruz lagunduak izango dira. Izena emateko eta informazio gehiagorako, deitu 943652413 telefono zenbakira edo hurbildu udaletxera, irailaren 16a baino lehen.
Ikastaroaz gain, norbaitek mintzalagun egitasmoan parte hartu nahi balu, bai euskara praktikatu nahi duelako edo eta euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudelako, udaletxean jakinaraztea eskertuko genuke.
Eskaintzen diren ikastaroez gain beste ikastaroren bat egiteko proposamena izango balu norbaitek, etor dadila udaletxera eta saiatuko gara bideratzen, beti ere taldea osatzen bada.