AMELIA TIGANUS
11·11·2019
ZURE EGIA GUREA EGINEZ
Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ondorengo ekintzak antolatu dira Berdintasun sailetik:
AZAROAK 15: HITZALDIA: NEOLIBERALISMOA ETA SEXU BORTIZKERIA; AURRE EGITEKO ESTRATEGIA FEMINISTAK
AZAROAK 24: KONTZENTRAZIOA PLANZAN, 12:00etan
|
Herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
BERDINTASUN SAILA
HITZALDIA: NEOLIBERALISMOA ETA SEXU BORTIZKERIA:
AURRE EGITEKO ESTRATEGIA FEMINISTAK
HIZLARIA: AMELIA TIGANUS
EGUNA: AZAROAK 15
ORDUA: 20:00etan
TOKIA: BATZARREMUÑO
Globalizazio eta neoliberalismo garai hauetan, emakumearen sexu esplotazioa munduko industria indartsuenetakoa da.Feminismoaren egungo bide-orria sexu bortizkeria izanik, tartean prostituzioa, pornografia eta sabel alokatuak, Amalia Tiganusek feminismoaren teoriaz eta marko legalaz hitz egingo digu bere baitan bizi izandako esperientzia latzetan oinarritutako ikuspuntu kritikoaz.
Azalduko dizkigu Espainian esplotazio sexualak duen emakumeen salerosketa legalizatzearen aldeko interes geopolitikoak, prostituzio sistema osatzen duten eragileak aipatuz.
Aztertuko du emakume eta neskatilen esplotazio sexualaren demandak duen eragina, eta pornografiak dituen ondorio suntsitzaileak bai sexualitatearengan, zein giza harremanengan orohar.
Pornografia da teoria, eta prostituzioa, erasotzaile sexualak gazte-gaztetatik sortzeko praktika.
Emakume eta neskatilen gorputzekiko dagoen merkantilizazioak eta gizarteak horrekiko duen tolerantziak nola eragiten dien emakume zein neskatilei, osasun fisiko zein psikologikoan.
Ameliak aipatuko digu ere, sare-trama horretan inplikatuta dauden eragile guztiak. Haiek identifikatzea du xede.
Eta azkenik, hezkidetzaren garrantziaz eta baloreez hitz egingo digu, familietan, ikastetxeetan eta maila sozial, kultural eta politikoan transmititzen diren baloreez.
AMELIA TIGANUS
1984an Rumanian jaiotako ekintzaile feminista, Emakume salerosketako sare batean harrapatua izan ondoren, bost urte luzez sexu esplotazioa jasandakoa Espainiako prostituzio-etxeetan.
Egun Euskal Herrian bizi da eta hainbat artikulu idatzi ditu, adibidez, ‘ La revuelta de las putas’ eta ‘ El trabajo os hará libres’
Formatzailea da sentsibilizazio tailerretan eta prostituzio eta sexu bortizkeria gaietan.
Femicidio.net eko koordinatzaile izana.
Hainbat sari jaso izan ditu emakume zein neskatilen giza-eskubideen alde egin duen lanagatik.
Hitzaldi ugari eman ditu munduan zehar, eta egun, EHMA, Euskal Herriko Mogimendu Abolizionista taldeko partaidea da.