Publicador de contenidos
Atrás

ABENTURA UDA 2017

Aurten ere Udalak eskalada eta piragua ikastaroak antolatu ditu, 10 urtetik aurrerako gaztetxoentzako

02·06·2017


Udalak eskalada eta piragua ikastaroak antolatu ditu, 10 urtetik aurrerako gaztetxoentzako. Taldea 12 lagunekoa izango da gehienez. Bi ikastaroen prezioa 45€ da eta bakarra egin nahi izan ezkero 25€. Ikastaro eta irteeratarako desplazamenduak gurasoen kargu izango dira.

Eskalada:

  • Uztailak 10 eta 12: Altzoko frontoiko rokodromoan
  • Uztailak 15: Zazpi Iturri, Amezketa
  • Ordutegia: 18:00 - 20:00

Piragua:

  • Uztailak 17-21: Araxes ibaian (Txarama)
  • Uztailak 22: Getariako badian
  • Ordutegia: 11:00 - 12:30