Asociaciones

ARTEA DANTZA TALDEA

1990ean sortu zen Mertxe Allue Gines dantzari irakaslea eta Altzoko Udalaren arteko elkarlanaren ondorioz.

2004an Mertxek utzi ondoren, Eider Epelde eta Itziar Lasak hartu zuten irakasletza.

Bere helburua herritarrak euskal folkloreko dantzak ikastea eta dantza berriren bat sortzea da (horrela sortu dute S. Inazio bezperan, gaueko 12etan dantzatzen duten “S. Inazio eresia” dantza deiturikoa.

PARTAIDEAK: irakasleekin 42 ikaslek osatzen dute dantza taldea.

PARTE HARTZEN DUTEN EKITALDIAK:

ARTEA DANTZA TALDEAK Altzon urtean zehar ospatzen diren ekitaldietan hartzen du parte, hala nola S. Juan bezpera gauean suaren inguruan, S. Inazio Jaietan bezperan, Jubilatu egunean, e.a.

Altzotik kanpora dantza egitera joateko desiratzen egoten dira. Irtenaldi hauen ordainetan garraioa eta haur partaideentzat hamaiketakoa edo merienda eskatzen dute.

HARREMANETARAKO:

  • Irakasleak: Eider Epelde eta Itziar Lasa
  • Telefonoa: 943 652413
  • Faxa: 943 650955
  • Helbidea: Artea Dantza Taldea. Altzoko Udala, Altzo Muño 73, 20268 Altzo

 

JAI BATZORDEA

Altzoko herritar guztiei zuzentzen zaien eskaerari erantzunez, udal ordezkariarekin batera gazte talde batek bolondres gisan antolatu izan ditu Altzoko San Inazio jaiak azken urte hauetan.

ZERBITZUAK:

Jai Batzordeak Altzoko San Inazio jaiak antolatzen dituzte ondorengo urratsak emanaz

  • Egunak erabaki eta programazio osoa antolatu.
  • Programa diseinatutakoan Udalari bere onarpena proposatu eta finantziaziorako diru laguntza eskatu.
  • Jaien finantziaziorako taberna antolatu.
  • Jai egunetan programa osoa eta finantziaziorako taberna kudeatu.
  • Jaiak amaitutakoan diru kontuen likidazioa egin.

PARTAIDETZA:

Udalaren “Euskara, Kirola eta Jaiak” arloan sartzen dira Altzoko Jaiak eta arlo horren ardura duen Udal zinegotziak herritar guztiei Jaiak antolatzeko bilera batera etortzeko deia luzatzen die urte hasieran.

Dei horri erantzunez bilera horretan eta ondorengoetan parte hartzen duten kideek osatzen dute Jai Batzordea. Taldeak ez du beraz inolako lege izaerarik eta partaideak ere inolako lege izendapenik ez daukaten borondatezko partaideak dira.

HARREMANETARAKO:

  • Udal Ordezkaria: Irantzu Arratibel Vitoria
  • Telefonoa: 943 652413
  • Fax: 943 650955
  • Helbide elektronikoa: altzo@udal.gipuzkoa.net
  • Helbidea: Altzoko Jai Batzordea, Altzoko Udaletxea, Altzo Muño 73. 20268 Altzo

 

KULTUR BATZORDEA

1997an sortu zen Udalaren ekimenez. Altzoko herritar guztiei zuzendu zitzaien deiari erantzunez, herritar talde bat eratu zen, bolondres gisan, herriaren intereseko hainbat ekimen bultzatzeko.

GAUZATUTAKO EKIMENAK:

  • URTEKARIA: urtero 1997an hasita
  • Udako ludoteka (Elordi Elkartearekin lankidetzan): urtero.
  • Altzoren historia: ikerketa lana eta argitalpenaren jarraipena.
  • Olentzerotan jakinminez: abenduko kultur ekitaldien antolaketa.

PARTAIDETZA:

Taldeak Udaleko Kultur zinegotziaren gidaritzapean funtzionatzen du. Bertan parte hartzen du Altzon kultur ekimenak bultzatzeko kezka duen herritar orok.

Taldeak ez du beraz inolako lege izaerarik eta partaideak ere inolako lege izendapenik ez daukaten borondatezko partaideak dira.

HARREMANETARAKO:

  • Udal ordezkaria: Leire Olano Jauregi
  • Telefonoa: 943 652413
  • Fax: 943 650955
  • Helbide elektronikoa: kultura.altzo@udal.gipuzkoa.net
  • Helbidea: Altzoko Kultur Batzordea. Altzoko Udaletxea, Altzo Muño 73, 20268 Altzo

 

ELORDI KULTUR ETA KIROL ELKARTEA

1995ean sortu zen Udala eta hainbat herritarren ekimenez. Altzoko udalak utzi zien herritarrei lokal bat berau egokitzeko aukera emanez beren beharretarako. Eratutako Elkartea irabazi asmorik gabea da eta bere helburuetan dago kultura eta kirolarekin lotutako ekimenak antolatzea. Aipagarriak dira gazteenentzat uztailean antolatzen duen ludoteka eta urte osoan funtzionatzen duen pilota-eskola.

ZUZENDARITZA:

Urtero berritzen da Zuzendaritza Batzordea bazkide guztiei deitzen zaien bileran. Bere ardura izaten da urteko ekimenak erabakitzea eta Elkartearen kudeatzea. Egun 101 bazkide ditu.

GAUZATUTAKO EKIMENAK:

  • Pilota Eskola
  • Udako ludoteka (Kultur Batzordearen lankidetzaz): urtero uztailean
  • Mus Txapelketa
  • Bertso afariak
  • Sagardo probaketa sagardotegiren batera bidaia antolatuz.

HARREMANETARAKO:

  • Lehendakaria: Agustin Amiano Gurrutxaga
  • Helbidea: Elordi Kultur eta Kirol Elkartea, Elordi etxea, behea. 20268 Altzo

 

PILOTA ESKOLA

Euskal Herriko herri gehienetan bezala, pilota izan da herritarrek egin duten ia kirol bakarra Altzon. Azken urtetan izan dira profesionaletara iritxitako altzotarrak: Joxe Antonio Unsain, eskuz bigarren mailan txapeldun irten zena, eta Juan Carlos Olano palan. Profesionaletara heldu ez bazen ere nabarmentzekoa da Miel Olano afizionatuetan oso goi-mailan ibili dena.

Pilota Eskola Udalak jarri zuen martxan 1990an herriko gazteenek elkartzeko aukera izan zezaten. Horien artean pilota-zaletasunak izan zuen beherakadak ere eragiten zuen kezkarik. 2001ean Elordi Elkarteak hartu zuen bere gain beronen antolaketa. Azpian egungo egoera:

  • Partaideak: 24 (15 txiki, 6 infantil eta 3 kadete).
  • Txapelketak: Gipuzkoako Txapelketa eta bailara mailakoak
  • Harremanetarako: Jexux Murua
  • Telefonoa: 943-653696