Visor de contenido web

TOKIKO AGENDA 21EKO IRAUNKORTASUNERAKO ALTZOKO II. EKINTZA PLANAREN BEHIN BEHINEKO ONARPENA eta ALEGAZIO EPEA

01·01·2017


 

Altzoko Udalak 2007. urtean, bere Agenda 21en prozesuari lotuta, udalerriko iraunkortasunerako I. Ekintza Plana onartu zuen. Tokiko Agenda 21a garapen iraunkorraren alde aurrerapausoak emateko prozesu eta lan-tresna bat izanik, Ekintza Plan horren bidez, ingurumenaren babesean, garapen ekonomiko orekatu baten lorpenean eta gizarte zuzentasuna eta berdintasunean oinarritzen den garapen eredu baten aldeko ekintzak garatzen hasi zen.

I. Ekintza Plana onartu zenetik gaurdaino, hainbat ekintza burutu dira eta, egia esan, esparru ezberdinetan hobekuntza nabariak lortu dira Planaren exekuzioari esker. Hala ere, dagoeneko 9 urte igaro dira eta, bere iraunaldia agortu egin da. Aldi berean, kontuan izan behar dugu azken bederatzi urteotan, Altzoko errealitatea aldatu egin dela eta erronka berriei erantzuna emateko gai izango den Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana diseinatzeko beharra antzeman du Udalak.

Hau horrela izanik, Altzoko Udalak Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana osatzeko berrikuspen prozesua martxan jarri zuen eta 2016ko abenduaren 13ko Osoko Bilkuran behin behineko dokumentua onartu zuen. Urtarrilaren 30a bitartean alegaziorik ez badago, Tokiko Agenda 21eko Iraunkortasunerako Altzoko II. Ekintza Planari behin betiko onarpena emango zaio.

/documents/163538/1426232/ALTZOKO+EKINTZA+PLAZA+_2016KO+AZAROA.pdf/45e9176d-c9c8-48a9-a826-8d51a298a5bc