Publicador de contenidos
Atrás

UDALEKU IREKIAK 2019. BEGIRALEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Altzon ekainaren 24tik uztailaren 24ra udaleku irekiak antolatu dira. Bertan begirale gisa aritzeko izena emateko azken eguna maitzaren 15a izango da.

30·04·2019


ALTZOKO UDALEKU IREKIAK 2019

BEGIRALEAK HAUTATZEKO DEIALDIA

 

2019ko ekainaren 24tik uztailaren 24ra udaleku irekiak antolatu ditu Altzoko Udalak 2007 eta 2016 urte bitartean jaiotako haurrentzat. Honela, udaleku hauetan begirale gisa aritzeko deialdia luzatzen dizuegu.

 

Begiraleen kontratazioa ekainaren 19tik uztailaren 24ra bitartekoa izango da.

Begiraleak hautatzerako garaian, hautagaiek bete behar dituzten ezinbesteko baldintzak honako hauek izango dira.

 

  1. 18 urtetik gorakoak izatea edo 2019 urtean betetzea.

  2. EGA edo HABE-ren 3. maila izatea. Eduki ezean, euskara ezagutza eta erabilera maila altua izatea baloratuko da.

     

    Bestalde, aukeratzerakoan baloratuko da:

     

  3. Begirale titulua izatea (6 puntu gehienez)

  4. Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolak: 6 puntu

  5. Beste eskolak: 4 puntu

  6. Zuzendari titulua izatea (2 puntu)

  7. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak izatea (3 puntu)

  8. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak burutzen aritzea (goian aipatutakoak (2 puntu)

  9. EGA edo HABEren 3. maila izatea: 5 puntu

  10. Lan esperientzia (5 puntu gehienez)

  11. Udaleku itxi eta irekietan hamabostaldi bakoitza 0,5 puntu.

  12. Altzotarra izatea (5 puntu)

     

    Aukeratuen artean berdinketarik egongo balitz, zozketa bidez erabakiko da.

     

    Aukeratuak izan diren hautagaiek, adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, besteak beste.

     

    Beraz, interesa duenak kurrikulum-a eta informazioa egiaztatzeko dokumentazioa ekarri beharko du Udaletxera,  maiatzaren 15erako. Ez da onartuko epez kanpoko izen-ematerik.

     

    Informazio gehiago 943652413 telefonoan edo udala@altzo.eus helbide elektronikoan.

     

    OHARRA: begirale gisa praktikak egin ahal izateko, eskaera egin beharko da maiatzak 17rako. Bakarra hartuko da eta altzotarrek lehentasuna izango dute.