Publicador de contenidos
Atrás

MARTXO MOREA

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Martxo Morea antolatu dute Altzoko (B)eroa Talde Feministak, Mariren Alabak eta Udaleko Berdintasun Sailak. Animatu eta parte hartu!

28·02·2020


Honen bidez gonbidapena luzatzen dizuegu, urtero bezela Emakumeen Eguna dela eta, aurten ere ospatuko den MARTXO MOREA ekitaldietan parte har dezazuen. Ospaketa egunak: 2020ko martxoaren 5etik 15era izango dira egitarau honekin:

  • Martxoak 5, osteguna: “MUNDU MINA” hitzaldia, arratsaldeko 7:30ean, Batzarremuñon, Agurtzane Belauntzaran bidaiariarekin.

  • Martxoak 7, larunbata: “A ZE PAREA” Antzerki Txikia, arratsaldeko 8:00ean, Batzarremuñon.

  • Jarraian, herriko emakumeek antolatuta AFARIA egingo da: i

    Izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da eta Udaletxeko 943 652413 telefono zk.ra deitu behar da.

  • Martxoak 8, igandea: kontzentrazioa herriko plazan, eguerdiko 12:00etan.

  • Martxoak 14, larunbata: “BERDEA DA MORE BERRIA” liburuaren aurkezpena, Onintza Irureta idazlearekin, arratsaldeko 17:00etan Batzarremuñon

  • Martxoaren 15, igandea:Argazki Rallya, “BERDINTASUNA” gaiarekin

     

             Egun hauetan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu ekitaldiak antolatu ditugun berdintasun taldekoak.