Publicador de contenidos
Atrás

KORONABIRUSAK ERAGINDAKO LARRIALDI EGOERA DELA ETA NEURRI BERRIAK

Altzoko Udalak nerri berriak hartu ditu Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela eta

16·03·2020


ALTZOKO UDALAK HARTUTAKO NEURRI BERRIAK KORONABIRUSAK ERAGINDAKO LARRIALDI EGOERA DELA ETA.

 

 

Covid-19 birusaren hedapena dela eta  ALTZOKO UDALA herritarrei honako oharrak eta gomendioak  helarazi beharrean dago, larrialdi egoerak hala eskatzen duelako:

 

  1. Herriko ostatua itxiko da bihartik hasi eta hurrengo abisu arte.

  2. Elordi elkartea itxiko da gaurtik hasi eta hurrengo abisu arte.

  3. Ez atera etxetik beharrezkoa ez bada.

  4. Kalean edo mendian topaketak ekidin.

  5. Besteen etxeetara joatea ekidin.

  6. Herriko jolas-parkeak, eskola eremua eta frontoiak itxiko dira eta ez erabiltzea eskatzen dizuegu.

  7. Udaleko eta liburutegiko aurrez-aurreko arreta etengo da. Hemendik aurrera telefonoz eta telematikoki egingo da (943 65 24 13, udala@altzo.eus)

 

Bestalde, sortu daitezkeen beharretarako (pertsona helduak, berrogeialdia igaro behar duten familiak etab.) laguntze aldera boluntario talde bat osatzera deitzen dugu sortu daitezkeen beharrei aurre egiteko (elikagai, botika eta higiene produktuen erosketa...). Horretarako Udalera deitu izena emateko.

 

Guztion konpromisoa ezinbestekoa da osasun sistemak bere jarduera ahalik eta modu egokienean bermatzeko eta egoera hau gainditzeko.

 

Mila esker zuen konpromiso eta ulermenagatik.