Publicador de contenidos
Atrás

Egin jauzi eta bihurtu mintzalagun Altzon!

Euskara ikasteaz gain gure herrian euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi genuke. Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak.Hemen Mintzalagun egitasmoari buruzko informazioa:

11·09·2019

Zer da Mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Bidelari izan zaitezke:euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena. Edo bidelagun:euskaraz dakiena edo euskaldun zaharra, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi dioena.

Zertarako?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...

Nola hitz egingo dugu?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.

Parte hartzeko baldintza

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

Izen ematea

Irailaren 16ra arte, udalbulegoetan.

Herrian taldea osatuko ez balitz, Tolosaldean martxan dauden talde ezberdinetan parte hartzeko aukera izango litzateke: Anoetan, Iruran, Villabona, Zizurkilen, Tolosan….