Publicador de contenidos

Atrás

ARGINDAR KONTSUMOEI BURUZKO SAIOA

ARGINDARRAREN KONTSUMOEN DATUAK EZAGUTUZ ERABAKIAK HARTZEA ERRAZTERA ZUZENDUTAKO SAIO PRAKTIKOA, AZAROAREN 30ean. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Azaroak 22

13·11·2017


 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu. Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita lehenik informazio egokia eta

 ulergarria eskuartean izatea.  Hori jakinda, Altzoko Udalak “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

Kontutan hartuta azken aldian kontagailu digitalak Altzon instalatuta daudela, tresna interesgarria izango delakoan gaude.

Tailerraren edukiak: internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da argindar kontsumoa murriztu eta kontratazioa gure beharretara egokitzeko, Iberdrola Distribución Eléctrica-ren telekudeaketarako tresna erabiliz. Tailerrean irakatsiko da:

- Nola altan eman telekudeaketa sisteman.

- Nola ikusi herramintan norberaren kontsumoak eta horien araberako tarifa egokiena nola aukeratu.

- Nola egiaztatu kontratatuta duzun potentzia ea benetan behar duzuna den.

 

DATA ETA ORDUA: Azaroak 30, osteguna, 19:00tan

TOKIA: Altzoko Areto Nagusian

IRAUPENA: ordu 1.

 

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat udala@altzo.eus helbidera edo deitu Altzoko Udaleko telefono zenbakira 943 65 24 13, azaroak 22 baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!