Publicador de contenidos

Atrás

AMAIURera TXANGOA

Irailaren 29an txangoa egingo da Nafarroako Amaiurrera

11·09·2018


Amaiur Nafarroa Garaiko herria da eta bera izan zen azken erresistentzia gunea Nafarroa konkistatu eta Gaztelako koroan sartu zenean. Berriki Aranzadik egindako indusketa arkeologikoek azaleratu dituzte egun desagertua dagoen Gaztelu hartako zenbait dorre.

 

Amaiurko lekurik aipagarriena monolitoa da, inolako zalantzarik gabe. Monolitoa Nafarroako dinastiak bere lurraldea berreskuratzeko egin zuen azken ahaleginaren oroigarria da.

 

EGITARAUA

 

»    Irteera: 8:30etan Altzoko Plazatik

»    10:00etan Amaiurko Errota eta Tolareara bisita eta mokadutxoa.

»    Ondoren herria ikusiko dugu eta Amaiurko Gazteluko aztarnetara bisita, bertako azalpenak Aranzadiko arkeologo batek emango dituelarik.

»    14:00ak aldera, bazkaria Arizkungo “Ordoki” erretegian.

»    Arratsaldean Elizondora: norberaren kontura ibiltzeko denbora.

»    Itzulera: iluntzeko 21:00ak aldera Altzoko Plazan.

 

PREZIOA

 

»    35 € pertsonako: autobusa, bisitak eta bazkaria barne.  

 

IZEN-EMATEA

 

»       Irailak 25, asteartea, eguerdiko 13ak baino lehen, Udaletxean.